Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Onartu

Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

.

INSTALAZIOEN ALOKAIRUA

0,00 €
BEZ barne

Kopurua

INSTALAZIOEN ALOKAIRUA

IPARRAGIRRE

IRIGOIEN-HERRERO

OIHARTE

PETRITEGI

IPARRAGIRRE

DESKRIBAPENA

Hernanin kokatuta dago Iparragirre sagardotegia, Donostiako hirigunetik 10 minutura. Baserrian du jatorria egungo sagardotegiak. Sagardo Gunea da Iparragirren ekitaldien, bileren eta kongresuen egoitza nagusia. Bertara sarrera garai bateko mandiyotik egiten da oraindik ere, bere garaian ganbarara belarra zein sagarrak igotzeko aldapatxotik, alegia.

Sagardotegi honek etxe inguruan dauka bisitatzeko sagastia, parking handia, terraza irekia hiru jantoki egokitu, egurrezko upategira sarbidea eta sagardo gunea.



KOKAPENA

IRIGOIEN-HERRERO

DESKRIBAPENA

Irigoien-Herrero sagardotegiak mendeurrena bete berri du. Astigarragan dago kokatuta, Donostiako erdigunetik 5 minutura, Errenteriara doan errepide nagusiaren albo batean. Etxeko sagardo botilaren garrantzia eta egur lana dira etxe honetan bereizgarri nagusi. Etxeko aretoetara garamatzan ate nagusia zeharkatu bezain pronto jabetzen gara lekuaren xarmaz. Balkoi eta egur jolasek etxeko txokoak zeharkatzen dituzte, labirinto bideetan zehar goiko eta beheko upategiak lotuz.

Egurrezko jauregi honek badu ondoan beste eraikin berezi bat, dastalekua. Ekitaldi, bilera, dastatze eta beste hainbat ekintzatarako prestatuta dagoen gunea da, beharrezko elementu guztiekin.

Irigoien-Herrero sagardotegiak parking handia du eta zuzeneko sarbidea errepide nagusitik.



KOKAPENA

OIHARTE

DESKRIBAPENA

Oiharte Sagardotegia Goierrin dago kokatuta, Zerain herrian. Mendiz eta landez inguratutako bailara zoragarria da, euskal lurretako “highland” ezaguna. Kokapen berezi honek zuzenean garraiatzen gaitu gure jatorrira. Oiharte etxean landetxea dago kokatuta, hainbat logela eta aretorekin ekintzak bertan egin ahal izateko. Baserrian, halaber, oraindik ere garai bateko lurreko sukaldea eta bertako altzariak ikusgai dituzte.

Sagardotegia baserriaren ondoan eraiki zuten, beirate eder batean barruan. Argitasun honek kontrastea egiten du lurpeko eraikinarekin, upategiarekin eta jantoki pribatuarekin. Eraikin goxoa eta bikaina da hainbat ekitaldi bertan egiteko: ezkontzak, bilerak eta team buildingak.

Etxeak parking zabala dauka eta Zeraindik sarbide zuzena du. Etxearen magalean dugu sagastirik gazteena eta bisitak bertan egiten dira. Mimoz zaindutako lekua da eta laster hasiko dira sagastiak sagarrak ematen.



KOKAPENA

PETRITEGI

DESKRIBAPENA

Petritegi sagardotegia 1526. Urtean sortu zen. Astigarragan dago kokatuta Donostiatik 7 kmra. Hainbat eraikin eta areto ditu, baita zerbitzu anitz ere. Petritegi etxeak urte luzetako esperientzia du enpresentzako ekitaldien antolakuntzan.



KOKAPENA