Theme Settings
18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
.
Euskal Sagardoa Premium Isastegi
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala, Euskal Sagardoaren ezaugarri guztiak betetzeaz gain, azterketa organoleptikoan puntuazio altuak lortu dituena.
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
Grasak | 0,0 g | |
Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
Proteinak | 0,0 g | - |
Gatza | 0,2 g |
Tolosan 1984an erabaki zuen Migel Mari Lasak betiko Isastegi baserria oinarri hartuta sagardogintzan aurrerapauso bat ematea. Horrela, mendez mendeko jakintzari bere alea gehituz sagardoa komertzializatzen hasi zen eta denbora gutxian onarpen handiko sagardoa lortu zuen.
Urtez urte betiko metodo tradizionala garaiko teknologia aurreratuenekin konbinatzen joan dira beraien prozesuetan. Horrela, hasiera hartan etxeko kontsumora mugatuta egotetik, nazioarte-mailako kutixia izatera pasa da Isastegi Sagardoa.
Belaunaldi berriaren sarrerarekin, Joseba eta Mikel Lasak orain arteko filosofiari helduz etorkizunari begira daude. Alde batetik sagasti berriak landatuz eta sagar-hornitzaileekin komunitatea osatuz. Bestetik, kontrol protokolo zorrotzak dituzte, sagarretik hasita, botilaraino.