18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
EGIN ZURE SAGARDOA PETRITEGI SAGARDOTEGIAN
ESPERIENTZIA
Zure sagardoa nola egin dezakezun irakatsiko dizugu. Sagarra biltzen soroan hasiko gara kizkia erabiliz eta zakutan garraiatuko dugu dolarera. Bertan gure zukua egingo dugu matxaka eta eskuzko prentsa batekin. Azkenik, gure esfortzutik ateratako zukua dastatuko dugu. Opari bezala prentsatu berri den sagar zuku botila bat eramango duzue. Ekintza bukatzean, sagardotegi batetara joango gara sagardo desberdinak dastatzeko menu tradizionalarekin edo eta haurrentzako menu batekin batera.
- Barne:
-
- Sagar zukua egiteko tailerra
- Sagar zuku dastatzea
- Bisita gidatua baserrian
- Bisita gidatua sagardotegian
- Sagardotegiko menu tradizionala
- Iraupena:
-
- 5 ordu inguru
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Gure gidak Ezkioko Igartubeiti baserriko atarian itxarongo dizu. Ibilbide txiki bat egingo dugu sagastia eta baserria ezagutzeko. Sagar zuku tailerra egin ondoren, zukuaren dastatzea egingo dugu. Ondoren, sagardotegian, beste gida batek itxoingo dizue sagardotegia ezagutzeko eta menu tradizionalaz edo umeentzako menuaz gozatzeko.
- MENUA
-
- Helduentzako menua:
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piperrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta, irasagarra, intxaurrak, teilak eta zigarretak
- Ogia / Sagardo / Kafea edo infusioa
- Umeentzako menua:
- Urdaiazpiko tortilla
- Xolomoa edo xerra patatekin
- Izozkia
- Sagar zuku ekologikoa / Ogia
- Beste menuak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- TALDEAK / TARIFAK
-
- Gutxieneko taldea: 10 pertsona (talde txikiagoak baldintzen kontsulta egin).
- Taldeentzako tarifak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- HIZKUNTZAK / ORDUTEGIA
-
- Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.
- Ordutegia: Urte guztian, larunbatetan: 11:00.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Igartubeiti Baserria: Ezkio bidea z/g, 20709 Ezkio, Gipuzkoa.
- Beste elkargune batetarako egin kontsulta: info@sagardoa.eus
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- EZEZTAPENAK
-
- Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
SAGARDOTEGIA AUKERAN
- Aburuza (Aduna)
- Altzueta (Hernani)
- Astarbe (Astigarraga)
- Bereziartua (Astigarraga)
- Gartziategi (Astigarraga)
- Gaztañaga (Andoain)
- Iparragirre (Hernani)
- Mizpiradi (Andoain)
- Oiharte (Zerain)
- Ola (Irun)
- Petritegi (Astigarraga)
- Saizar (Usurbil)
* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.
Heldu: 65,50 €
Haurrak (14-17): 60,50 €
Haurrak (4-13): 35,75 €











