Theme Settings

18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
.
Trebiñu Sagar Zukua
3,00 €
BEZ barne
Gehigarririk gabe egindako sagar muztio naturala.
Askartzako Trebiñu Sagardotegian ekoiztutako muztio naturala. Prentsaturik gabeko lehen zuku malkoa pasteurizatuz lortzen dugun edari goxoa. Gehigarririk gabeko sagar zuku naturala.
Gure sagardotegia Askartzan dago, Trebiñu Konterriko herri txiki batean. Hor hasi ginen duela 14 urte gure lehen sagarrondoak landatzen eta sagardoa egiten. Gaur egun, 2.500 sagarrondok osatzen dute gure sagasti zabala, eta hortik ateratzen dugu Trebiñu izeneko sagardoa egiteko lehengaia.
Zatoz eta murgildu sagardo naturalez zipriztindutako giro euskaldun batean!
EUSKAL SAGARDOA KONTSUMITZEKO GOMENDIOAK
- Sagardo naturala leku fresko batean mantentzea gomendatzen da, 14-15ºC ingurutan. Tenperatura altuegiak edo baxuegiak direnean, sagardoak lehenago gal ditzake bere propietateak.
- Euskal sagardo naturala kontsumitzeko, hozkailuan hoztu eta kontsumitu baino 5 minutu lehenago ateratzea komeni da. Dastatzeko tenperatura aproposa 10-13ºC artean dago.
- Botila ireki eta sagardoa zerbitzatzeko botila batzuek duten isurtzeko kortxoa erabil dezakegu edo bestela enkantziadore tradizional bat erantsi.
- Zerbitzatu sagardoa edalontzitik 15 zentimetrora, eta kopa denean distantzia apur bat gutxiagotik. Sagardoa edalontzi fin eta luzean edo kopan kontsumitu dezakegu. Lehenengoak trago azkarragoaz gozatzen lagunduko digu, distantziatik zerbitzatuta produktua hautsi eta txinparta eskuratuko dugulako. Bigarrenean, produktuaren usainak gehiago antzemango ditugu eta distantzia txikiagoan zerbitzatuz gero, lasaiago edan dezakegu.
You might also like
Prezioa: 1,82 €
Prezioa: 3,40 €
Prezioa: 9,99 €