Theme Settings
.
Oiharte Sagar Zuku Ekologikoa
3,25 €
BEZ barne
Produktu naturala, ekologikoa eta alkoholik gabekoa da.
Sagastitik botilaraino, araudi ekologikoa betetzen duen muztio pasteurizatua da, Sagar Zuku Ekologikoa.
XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oihartek, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2002an eraberritu eta Nekazal Etxea jarri zutenetik. Sagardotegiaren bodega berria, azken teknologiako makinariaz horniturik, Nekazal etxearen ondoan kokaturik dago. Bilbo, Iruña, Donostia eta Gasteiztik gutxi gora-behera distantzia berdintsura kokatuta dago, Goierriko bihotzean, Zerainen. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro epela aurkituko dute Oiharten.