Theme Settings

18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
.
PetNat Sagardo Natural Aparduna
Sagardo Apardun naturala.
Sagardo naturala oinarri hartuta, bigarren hartzidura eztiz botilan eraginda sortzen den Sagardo Aparduna da honako hau.
XIX. mende amaieratik egiten du sagardoa Gaincerain familiak. Jose Antonio gure birraitonak etxerako ekoizten zuen sagardoa hasierako garai hartan. Joakin Gaincerain aitonak, berriz, aitaren afizioa ofizio bihurtu zuen, eta orduan egin zuen Zelaia sagardotegia profesional. Gure aitak sagardotegiko martxari heldu zion garaian egokitu zuen sagardotegia: upategia zabaldu, tresneria eta makinaria berritu, jangela egokitu… Orain, laugarren belaunaldiak heldu diogu etxeko tradizioari, lehenengoz hiru emakume gaude Zelaia Sagardotegiaren gidaritzan: Oihana, Maialen eta Jaione Gaincerain gara sagardogileak. Bertako sagarrean oinarritutako kalitatea da gure Euskal Sagardoaren ardatza eta eskaintzen dugun zerbitzuari ere garrantzia berezia ematen diogu.