SAGARDOTEGIA ETA TXAKOLINDEGIA KOSTALDEAN

SAGARDOTEGIA ETA TXAKOLINDEGIA KOSTALDEAN
SAGARDOTEGIA ETA TXAKOLINDEGIA KOSTALDEAN
SAGARDOTEGIA ETA TXAKOLINDEGIA KOSTALDEAN
SAGARDOTEGIA ETA TXAKOLINDEGIA KOSTALDEAN
SAGARDOTEGIA ETA TXAKOLINDEGIA KOSTALDEAN
SAGARDOTEGIA ETA TXAKOLINDEGIA KOSTALDEAN
Aurrekoa
Hurrengoa

ESPERIENTZIA

Donostiatik Zumaia aldera abiatuko gara, euskal kostaldeak duen fenomeno natural ederrenetakoa bisitatzera: flyscha. Bisita honetan hain ezaguna dugun Euskal Kostaldeko Geoparkearen panoramika berria ezagutzeko aukera izango dugu. Kantauri itsasoak dakarren haize leuna txakolina, sagar eta sagardoaren zapore ederrekin uztartuko da, bertako produktuekin osatutako pintxoak, txakolina eta sagardoa dastatzen ditugun bitartean. Ibilbideari jarraituz Txakolindegi bat ezagutuko dugu bertako ardo zuria eta zenbait pintxo dastatuz. Gure paisaian barrena bidaia jarraituko dugu Sagardotegira heldu arte. Bertako familia ezagutuko dugu eta baita hainbeste atsegin dugun sagardoa eskuratzeko eman beharreko pausu guztiak ere. Lehenik eta behin, Euskal Sagardoa botilan dastatuko dugu eta ondoren, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko eseriko gara. Bukatzeko, Donostiara itzuliko gara gure lurraldeaz gozatzen segi dezazun.

BARNE:
  • Bertako produktuen dastatzea Zumaiako Flyschean
  • Bisita txakolindegian dastatzearekin
  • Bisita gidatua Getarian
  • Bisita sagardotegian dastatzearekin
  • Sagardotegi menu tradizionala
  • Garraio eta gida zerbitzua
IRAUPENA:
  • 8 ordu

EZAUGARRIAK

BISITA

Gure gidak Donostian zehar edo zure hotelean jasoko zaitu. Lehenik eta behin Zumaiako Flyscha bisitatuko dugu, ondoren Txakolindegi batera joango gara bisita egin eta produktua dastatzera. Azkenik, gure Sagardotegi batetara joango gara eta bertan ibilbide txiki bat egingo dugu sagastia eta sagardotegiko txokoak ezagutzeko. Bisita honetan Sagardo Naturalaren dastatzea egingo dugu, lehengo, botilatik. Ondoren, menu tradizionalaz gozatzeko eta sagardoa txotxetik dastatzeko tartea izango dugu.

MENUA
  • Bakailao tortilla
  • Bakailao frijitua piparrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta irasagar eta intxaurrekin
  • Ogia eta Sagardoa
  • Beste menuak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
TALDEAK / TARIFAK
  • Gutxieneko taldea: 1 pertsonatik gora.
  • Taldeentzako tarifak kontsulta egin: info@sagardoa.eus
ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
  • Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.
  • Ordutegia: Urte osoan zehar. Asteartetik larunbatera.
  • Beste hizkuntza edo ordutegiak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
ELKARGUNEA
  • Elkargunea: Bezeroak nahi duen elkargunean.
  • Beste elkargune baterako egin kontsulta.

BALDINTZAK

ORDAINKETA

Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.

BONOA

Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.

EZEZTAPENAK
  • Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.

SAGARDOTEGIA

  1. Aburuza (Aduna)
  2. Gaztañaga (Andoain)
  3. Iparragirre (Hernani)
  4. Mizpiradi (Andoain)
  5. Oiharte (Zerain)
  6. Ola (Irun)
  7. Saizar (Usurbil)

* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.

Loading...