ALBAOLA ETA SAGARDOTEGIA

ALBAOLA ETA SAGARDOTEGIA
ALBAOLA ETA SAGARDOTEGIA
ALBAOLA ETA SAGARDOTEGIA
ALBAOLA ETA SAGARDOTEGIA
ALBAOLA ETA SAGARDOTEGIA
ALBAOLA ETA SAGARDOTEGIA
ALBAOLA ETA SAGARDOTEGIA
Aurrekoa
Hurrengoa

ESPERIENTZIA

Ezagutu Euskal kulturaren bihotza, XVI. mendeko San Juan baleontziaren berreraikuntzaz eta sagardotegi menu tradizionalaz gozatuz! Proposamen honekin itsasoa eta sagardoa elkartzen dituzten sekretuak ezagutuko dituzu, garai bateko gure marinelen historiaz gozatuz. Lehendabizi Pasaiako badia ezagutuko duzu eta ondoren Albaola Itsas Kultur faktorian geldiune bat egingo duzu. Bertan, antzinako "San Juan" baleontzia berreraikitzen ari dira. Eguna biribiltzeko, Euskal Herriko gure Sagardotegi batez gozatzeko aukera izango duzu, gure upeltegietan sagardoa dastatuz, sagardotegiko menu tradizionalarekin batera.

BARNE:
  • Sarrera librea Albaolan (Itsas Kultur Faktoria)
  • 30 minutuko aurkezpena San Juan baleontziarena
  • Bisita gidatua sagardotegian
  • Sagardotegiko menu tradizionala
IRAUPENA:
  • 5 ordu

EZAUGARRIAK

BISITA

Bisita Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian hasten da. Bertako erakusketa ikus dezakezu modu librean eta ondoren 30 minutuko bisita bat egingo duzu San Juan. Bertan, baleontziaren eta euskal dolare baserriaren jatorriaz hitz egiten da. Ondoren, berreraikuntza bertatik bertara ikusteko eta itsasontziaren xehetasun guztiak ikusteko aukera izango duzu. Behin Albaola ezagututa, inguruko sagardotegi batean bisita gidatu bat egingo duzu eta sagardotegiko menu tradizional bat jateko aukera izango duzu, sagardoa dastatzearekin batera.

MENUA
  • Bakailao tortilla
  • Bakailao frijitua piperrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta irasagar eta intxaurrekin
  • Ogia eta Sagardoa
  • Beste menuak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
TALDEA
  • Talde minimoa: 2 pertsonatik gora.
  • Taldeentzako tarifak kontsulta egin: info@sagardoa.eus
ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
  • Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.
  • Ordutegia: Astearte, ostegun eta larunbatetan. Albaolako ordutegia hizkuntzaren arabera izango da. Begiratu egutegian. Sagardotegian 13:30etan hasiko da bisita.
  • Beste hizkuntza edo ordutegiak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
ELKARGUNEA
  • Albaola: Ondartxo, 1, 20110 Pasai San Pedro, Gipuzkoa.
  • Itsasontzia: Hospitalillo moila, Trintxerpe.

BALDINTZAK

ORDAINKETA

Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.

BONOA

Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.

EZEZTAPENAK
  • Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.

SAGARDOTEGIAK

  1. Aburuza (Aduna)
  2. Astarbe (Astigarraga)
  3. Bereziartua (Astigarraga)
  4. Gaztañaga (Andoain)
  5. Iparragirre (Hernani)
  6. Mizpiradi (Andoain)
  7. Oiharte (Zerain)
  8. Ola (Irun)
  9. Petritegi (Astigarraga)
  10. Saizar (Usurbil)

* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.

Heldu: 63 €

Haurrak (14-17): 48 €

Haurrak (4-13): 35 €

Loading...