Bisita eta bazkaria Bereziartuan

Bisita gidatua eta otordua Bereziartuan
Bisita gidatua eta otordua Bereziartuan
Bisita gidatua eta otordua Bereziartuan
Bisita gidatua eta otordua Bereziartuan
Bisita gidatua eta otordua Bereziartuan
Bisita gidatua eta otordua Bereziartuan
Bisita gidatua eta otordua Bereziartuan
Bisita gidatua eta otordua Bereziartuan
Bisita gidatua eta otordua Bereziartuan
Aurrekoa
Hurrengoa

ESPERIENTZIA

Egurrezko upel handien tenplua da bera, egurrak, poliesterrak eta altzairuak bat egiten duten bodega. Sarrerako kupeltegi handian barrena ezagutuko dugu elaborazio gunea. Kupeltegi hau izango da gure bidaiaren zaindari. Mimo handiz betetako kupeletatik edango dugu sagardoa, tradizionalki egiten zen moduan. Dastatze zabala egingo dugu bukaeran: ekologikoa, Euskal Sagardoa, Gourmet sagardoa, sagar zuku ekologikoa… Askotarikoak dira etxe honetan maitasun handiz lantzen dituzten sagardo naturalak. Sagardotegiko otordu paregabearekin amaituko dugu bisita: etxeko mokadua, bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta eta Idiazabal gazta irasagarrarekin.

BARNE:
  • Bisita gidatua sagardotegian zehar
  • Dastatze gidatua pintxoarekin
  • Sagardotegi menua
IRAUPENA:
  • 4 ordu inguru

EZAUGARRIAK

BISITA

Bereziartua sagardotegian elkartuko gara bertako familia, baserria eta historia ezagutzeko. Hau guztia sagardo ezberdinak dastatzen ditugun bitartean egingo da. Etxeko sukaldeaz ere gozatuko dugu pintxo batekin eta ondorengo menuarekin batera.

MENUA
  • Bakailao tortilla
  • Bakailao frijitua piperrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta, irasagarra eta intxaurrak
  • Ogia / Sagardoa / kafea edo infusioa
  • Beste menuak kontsultatu: info@sagardoa.eus
TALDEAK / TARIFAK
  • Gutxieneko taldea: 2 pertsonatik gora.
  • Taldeentzako tarifak kontsultatu: info@sagardoa.eus
ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
  • Ordutegia: Urte osoan zehar: larunbatetan 12:30etan.
  • Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
  • Beste hizkuntza edo ordutegiak kontsultatu: info@sagardoa.eus
ELKARGUNEA
  • Sagardotegia: Bereziartua (Astigarraga)

BALDINTZAK

ORDAINKETA

Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.

BONOA

Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.

EZEZTAPENAK
  • Bisitaren ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.

BESTE ZERBITZUAK

  • Zerbitzu osagarriak: Zerbitzu gehiagorako egin kontsulta.
  • Elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
  • Prezioa: Pertsona kopurua eta aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
  • Erreserbak: info@sagardoa.eus edo 943 336 811.

Heldu: 56 €

Haurrak (14-17): 46 €

Haurrak (4-13): 28 €

Loading...