Aste Santuetarako planak Euskal Herrian

Irteerak Donostiatik, sagardozaleentzako esperientzia ezin hobea Aste Santu honetan!

Aste Santuetarako planak Euskal Herrian

Aste Santua urteko une aproposa da Euskal Sagardoa eta bertako sagardotegiak gertutik ezagutzeko proposatzera gatozen esperientzia hauen bitartez. Udaberriaren etorrerarekin, paisaiak kolore berriekin betetzen dira: sagastiak lorez jantzita daude, zuri eta arrosa tonuez margotuta, eta sagardotegien ingurua eder-eder dago apainduta. Garai ezin hobea da sagastietan paseatzeko eta udaberriko usain eta koloreetaz gozatzeko.

Urteko garai honetan, gainera, sagardoa bere unerik onenean dago: kupelak beteta daude, hartzidura hilabeteak lehenago amaitu da, eta sagardoa prest dago zuzenean kupeletatik zein botilan dastatzeko.

Gaur, Aste Santuan Euskal Herrian bizi ditzakezun bi esperientzia nabarmenenak aurkezten dizkizuegu:

Sagardotegian bisita gidatua eta bazkaria

Esperientzia aberasgarria bilatzen dutenentzat, aukera paregabea da sagardoaren kultura eta bertako ekoizle familia bat sakon ezagutzeko. Bisita, familiaren baserriaren parean hasiko dugu, ekoizleak eta haien historia gertutik ezagutzeko. Ondoren, Euskal Sagardoa nola egiten den ikasiko duzu: sagastitik eta sagarrak jasotzetik, tolarera eta kupelean gertatzen den hartzidura arte. 

Eta behin etxeko sekretu guztiak ezagututa, momentu oso berezia iristen da: dastatzea. Sagardo ezberdinak dastatuko dituzu, botiletatik nahiz kupeletan zuzenean, sagardo bakoitzaren ezaugarriak eta ñabardurak ezagutuz. Esperientzia sagardotegiaren menú tradizionalarekin amaitzen da: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta parrillan eta gazta, sagar dultzea eta intxaurrekin, guztia Euskal Sagardoa naturalarekin uztarturik.

Aste Santua

Bisita eta otordua sagardotegian garraioarekin

Erraza eta antolatutako aukera nahiago baduzu, irteera hau aproposena da. Donostiatik abiatuko gara, sagardotegitik joan-etorria, gida bat, sagardotegian bisita gidatua, sagardo dastatzea (botilan zein txotxean) eta sagardotegiko menu tradizionala barne hartzen ditu. Aste Santurako aukera ezin hobea da, autoa behar ez izanik, landa-eremuan esperientzia paregabea bizi nahi dutenentzat: gastronomia, tradizioa eta udaberriko paisaia uztartzen dituen irteera.

Aste Santua

Bi esperientzia hauek honako sagardotegietan egin daitezke:

Aste Santuan, aprobetxatu sagastiak loreetan daudela esperientzia desberdin bat bizitzeko. Natura, sagardoa, tradizioa eta euskal gastronomía.

Azken bideoak

Ikusi guztiak
Loading...