18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
Dastatze gidatua eta bazkaria Lizeaga sagardotegian
ESPERIENTZIA
Lizeaga Sagardotegira gonbidatzen zaitugu historia, kultura eta gastronomia uztartzen dituen esperientzia hau bizitzera. Dastatze gidatu honek gure etxera, familira eta baserrira hurbiltzen zaitu. XV. mendeko familiaren baserri historikoaren aurrean elkartuko gara, Lizeagaren sustraiak ezagutzeko. Ondoren, etxeko txoko goxo batean, sagar-zuku naturala dastatuko duzu eta belaunaldiz belaunaldi gordetako istorioaz eta sagardogintzaren sekretuaz arituko gara. Bisita upategian jarraituko dugu, non Euskal Sagardoa desberdinak dastatuko ditugun, kupeletik zuzenean. Bertan, sagardo bakoitzaren ezaugarriak, usainak eta zaporeak aztertuko ditugu, baita sagardoaren elaborazio-prozesua eta bere berezitasunak ere. Bisita amaitutakoan, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko aukera izango duzu: bakailao-tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Esperientzia hau Lizeaga Sagardotegia ezagutzeko aukera paregabea da, etxean bezala, gure familia eta gure sagardoa gertutik bizitzeko.
- BARNE:
-
- Bisita gidatua sagardotegian zehar
- Dastatze gidatua pintxoarekin
- Sagardotegi menua
- IRAUPENA:
-
- Biista (30 minutu) / Bazkaria (2 ordu aprox.)
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Astigarragako Lizeaga sagardotegian elkartuko gara bertako familia, baserria eta historia ezagutzeko. Hau guztia sagardo ezberdinak dastatzen ditugun bitartean egingo da. Etxeko sukaldeaz ere gozatuko dugu pintxo batekin eta ondorengo menuarekin.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piperrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta, irasagarra eta intxaurrak
- Beste menuak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- Taldeak / Tarifak
-
- Gutxieneko taldea: 10 pertsonatik gora.
- Taldeentzako tarifak kontsulta egin: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Ordutegia: Urte osoan zehar: Astelehenetik larunbatera 13:30.
- Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Sidrería: Lizeaga (Astigarraga).
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- EZEZTAPENAK
-
- Bisitaren ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
Heldu: 52 €
Gazteak (14-17): 47 €
Umeak (4-13): 28 €






















