18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
AÑANAKO GATZ ARANA ETA TREBIÑU SAGARDOTEGIA
ESPERIENTZIA
Egin bat gurekin bidaia gastronomiko eta kultural honetan, non gatza eta sagardoa protagonistak diren. Añanako Gatz Haranean hasiko gara, 7.000 urte baino gehiagoko historiarekin, non gatzaren ekoizpenaren berri izango duzun. Abentura Trebiñu Sagardotegian jarraituko da, non bisita gidatu batez gozatu eta sagardo desberdinak dastatu ahal izango dituzun aperitibo tradizional batekin batera, sagardoaren eta familiaren sekretu guztiak ezagutzen dituzun bitartean. Esperientzia osatzeko, gozatu sagardotegiko menu tradizionala: bakailao-tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta, irasagarra eta intxaurrak, sagardo onenarekin uztartuz.
- Barne:
-
- Bisita gidatua Añanako Gatz Haranean
- Añanako gatz estutxea
- Sagardotegiko menu tradizionala
- Iraupena:
-
- 4 ordu (1h Gatz Haranean / 2h Sagardotegian)
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Esperientzia honek, urte osoan zehar eskuragarri dagoena, malgutasuna eskaintzen du. Bestalde, sagardotegian, sagar mota ezberdinez egindako sagardoa dastatzeko aukera izango duzu, zure zentzumenak gozatuko dituen menu tradizionalarekin batera. Menua honako hauek osatzen dute:
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piparrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta irasagar eta intxaurrekin
- Ogia eta Sagardoa
- Beste menuak egin kontsulta info@sagardoa.eus
- Taldeak / Tarifak
-
- Gutxieneko taldea: 2 pertsonatik gora.
- Gehieneko taldea: 8 pertsona
- Taldeentzako tarifak kontsulta egin info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa y frantsesa.
- Ordutegia: Urte osoan zehar. Ostegunetik igandera.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak egin kontsulta info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Añanako Gatz Harana: Real Kalea, 32, 01426 Gesaltza Añana, Araba.
- Bodega de sidra: Calle Norte 4, 09215, Ascarza, Burgos.
- Beste elkargune baterako egin kontsulta info@sagardoa.eus
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- EZEZTAPENAK
-
- Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
SAGARDOTEGIA
Heldu: 64 €
Gazteak (14-17): 54 €
Umeak (4-13): 30 €


















