18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
Bisita eta bazkaria Bereziartuan
ESPERIENTZIA
Egurrezko upel handien tenplua da bera, egurrak, poliesterrak eta altzairuak bat egiten duten bodega. Sarrerako kupeltegi handian barrena ezagutuko dugu elaborazio gunea. Kupeltegi hau izango da gure bidaiaren zaindari. Mimo handiz betetako kupeletatik edango dugu sagardoa, tradizionalki egiten zen moduan. Dastatze zabala egingo dugu bukaeran: ekologikoa, Euskal Sagardoa, Gourmet sagardoa, sagar zuku ekologikoa… Askotarikoak dira etxe honetan maitasun handiz lantzen dituzten sagardo naturalak. Sagardotegiko otordu paregabearekin amaituko dugu bisita: etxeko mokadua, bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta eta Idiazabal gazta irasagarrarekin.
- BARNE:
-
- Bisita gidatua sagardotegian zehar
- Dastatze gidatua pintxoarekin
- Sagardotegi menua
- IRAUPENA:
-
- 4 ordu inguru
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Bereziartua sagardotegian elkartuko gara bertako familia, baserria eta historia ezagutzeko. Hau guztia sagardo ezberdinak dastatzen ditugun bitartean egingo da. Etxeko sukaldeaz ere gozatuko dugu pintxo batekin eta ondorengo menuarekin batera.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piperrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta, irasagarra eta intxaurrak
- Ogia / Sagardoa / kafea edo infusioa
- Beste menuak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- TALDEAK / TARIFAK
-
- Gutxieneko taldea: 2 pertsonatik gora.
- Taldeentzako tarifak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Ordutegia: Urte osoan zehar: larunbatetan 12:30etan.
- Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Sagardotegia: Bereziartua (Astigarraga)
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- EZEZTAPENAK
-
- Bisitaren ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
BESTE ZERBITZUAK
- Zerbitzu osagarriak: Zerbitzu gehiagorako egin kontsulta.
- Elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa: Pertsona kopurua eta aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
- Erreserbak: info@sagardoa.eus edo 943 336 811.
Heldu: 56 €
Haurrak (14-17): 46 €
Haurrak (4-13): 28 €

















