Sagarlore landa guneko hotela da, ekologikoa eta xarmangarria, Astigarragan kokatua. Sagarloren, Marijo Merketegik eta bere taldeak kalitatezko egonaldia eskaintzen diote bidaiariari, gauden ingurune naturalarekin bat eginda, energia-eraginkortasunaren alde (biomasa-galdara) eta hurbilen dauden tokiko ekoizleei (km0 produktu ekologikoak eta jatorri-deitura dutenak) laguntzeko. Udan aire libreko igerilekua eta sagarrondoz inguratutako erlaxatzeko gunea eskaintzen ditu. Eta neguan tximiniaren beroaz gozatu daiteke. Bidaiarientzat egokitutako hainbat logela ditugu, turismo irisgarriaz gozatzeko. Sagarlore abiapuntu ezin hobea izango da Euskal Herriko sagardo naturalaren kultura eta gainerako altxorrak ezagutzeko: Donostia eta bertako gastronomia, hondartzak eta kostaldeko herriak, barnealdeko aberastasun kulturala, etab. Goza ezazu sagarrondoz inguratutako ingurune naturalaz eta Donostiatik 5 km-ra dauden txorien ondoan arnasten den bakeaz.

SAGARLORE - HOTEL RURAL
SAGARLORE - HOTEL RURAL
SAGARLORE - HOTEL RURAL
SAGARLORE - HOTEL RURAL
SAGARLORE - HOTEL RURAL
SAGARLORE - HOTEL RURAL
SAGARLORE - HOTEL RURAL
SAGARLORE - HOTEL RURAL
SAGARLORE - HOTEL RURAL
SAGARLORE - HOTEL RURAL
KONTAKTUA
  • T. 843 931 000
  • reservas@sagarlore.eus
  • www.sagarlore.eus
KOKAPENA
  • Petritegi bidea 3, 20.115 Astigarraga - Gipuzkoa.
LOGELAK
  • Edukiera: 32 pertsona + 5 ohe gehigarri.
  • Logelak: 4 gela bikoitz, 4 logela twin, 3 balkoiarekin, 2 terrazarekin, 1 hidromasajearekin eta 2 small logela.
  • Guztiek komun osoa, aire egokitua, berogailua, telebista, diru kutxa, bainugela produktuak eta doako WIFI dute.
  • Zenbait logela egokituak dira mugikortasun urriko pertsonentzat.
ZERBITZUAK
  • Logela egokituak.
  • Doako aparkalekua.
  • Bertako produktuekin gosaria (ekologikoak, jatorri-deiturak, etab.).
  • Beheko berogailua.
  • Doako WIFI.
  • Zelaia.
  • Esperientzia kultural eta gastronomikoak Petritegi sagardotegian (150m).
  • Igerilekua.
  • Solariuma.
Loading...