18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

La Petri
4,50 €
Topa egiteko sagardo freskagarria eta gozoa.
Deskribapena
Gure ama Mireni, amona Josefari, Petritegiko etxeko andrei eta baserriko emakume guztiei gure omenaldi kuttuna da La Petri, baserriko lan gogorrak amaitu ondoren, nekaezinak izaki, kantari eta dantzan aritzen baitziren, musikaren doinuz, hurbileneko herriko jaietan.
La Petri sagardo freskagarria da, gaztea, dibertigarria, konplexurik gabea eta topa egiteko aproposa. Sagar garratz eta gozoekin ekoizten dugu gure tolaretan, dieta begano baterako egokia da eta glutenik ez du.
Petritegi Sagardotegia
Bizi ezazu esperientzi gastronomiko paregabe bat XVI. mendeko dolare baserri batean! Petritegi, sagardogintzaren kultura bizirik mantenduz.



