Euskal sagardoa oparitu

Gabonak familian, lagunartean eta sagardoz lagunduta!

Euskal sagardoa oparitu

Gabonetan ohitura dugu ingurukoei edota gure buruari opariak egitea, eta noski, otorduak borobiltzea. Gabon gauean edota eguberri egunean familiaz inguratuta jasotzen ditugu opariak. Opari horiek prestatzen lagundu nahi dizugu guk!

Ana Larredenak dira www.sagardoa.eus webgunearen atzean dauden eskuak. Bera da zure eskaria jaso eta mimoz prestatuko duena. Aukeratutako sagardo botilak kaxan jarri eta oparitan bilduko dituena. Aurtengo gabonetan, berezitasun batekin, gainera! 

Sagardo desberdinak eta bakoitzaren azalpen gutuna

Gabon hauetan proposamen berria dugu zuretzat! Egin 12 sagardo botilako oparia eta guk jarriko diogu ginda. Sagardo bakoitzaren azalpen gutuna prestatuko dugu, dastatzea egin ahal izateko. Sagardo bakoitzaren ezaugarriak, historia, eta tragoxka bakoitzaren atzean dauden sekretuak gustuz kontatuko dizkizugu, oparia borobila izan dadin. 

Azken bideoak

Ikusi guztiak
Loading...