Astigarragako Petritegi sagardotegiak irabazi du Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoia
Astigarraga herriko Lizeaga Sagardotegia izan da bigarren eta Usurbil herriko Urdaira Sagardotegia hirugarren.
Sagardoa Route – Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatua izan da bosgarren edizioa ere. Euskal Herriko 43 sagardotegik hartu dute parte aurtengo txapelketan. Final handia Ergobian (Astigarraga) izan da gaur iluntzean eta 325 lagunek osatu dute epaimahai herrikoia, giro bikainaz eta sagardo ederrez gozatzen zuten bitartean.
Hau da Euskal Herriko Sagardo Txapelketaren bosgarren urtea, urteetako tradizioa berreskuratuz. Sagardoa Route – Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea eta antolatzaile denak, ziurtatzen du urtetik urtera bai Sagardogileen eta baita mahaikideen parte hartzea geroz eta handiagoa dela. Eta hori, noski “ospatzeko modu ekintza da sagardoaren kultura landu eta bultzatzen dugunontzat”.
Txapelketa hau bestelakoa da, txapelketa hau herrikoia da
Zein egokiago sagardoak dastatzeko kontsumitzailea baino? Herria izan da gaur Astigarragan urteko Sagardo Txapelduna aukeratu duena. Herritar izatea eta sagardoa gustatzea da parte hartzeko baldintza nagusia: sagardoaren inguruko irrika berpiztea, horixe baita antolatzaileek gaur iluntzean lortu nahi izan dutena.
Txapelketa hau mugikorra da, urtetik urtera herri desberdinetan antolatzeko helburuarekin sortua. Edizio honetan final handia Ergobian izan bada ere, iraileko lehen bi asteetan Euskadiko lau herritan jokatu dira finalaurrekoak eta berauetan guztira 200 lagun inguruk hartu dute parte. Finalaurrekotako batzuk sagardo tradizio handia duten herrietan egin dira: Aduna, Lizartza edo Orio kasu. Azkena berriz Zornotzan izan da, sagardogintzak apurka-apurka interes handiagoa pizten duen herrian.
Finalaurrekoak frontoi, elkarte edota herriko plazetan ospatu dira. Eta hauetako bakoitzean mahaikideek aukeratutako lehen bi sagardotegiak automatikoki pasa dira finalera. Hala, 8 hauekin eta puntuazio mediaren arabera sartu diren beste 4 etxerekin osatu da 12 finalisten zerrenda.
Sagardogileentzat eta herritarrentzat sariak
Berrikuntza moduan, Izaro Iraeta kazetaria izan da aurtengo aurkezlea eta berak irakurri ditu 12 finalisten izenak, zirrara azken uneraino mantenduz. Beste berrikuntzetako bat herritarren saria izan da. Sagardo txapelduna ongien puntuatu duten mahaikideei irabazlearen botila bana oparitu baitzaie, sagardo botilaren balioa aintzat hartuta.
Emozioa pil-pilean final handian
Sagardoak banan-banan atera dira mahaira, kontsumitzaileek dasta eta puntua ditzaten. Dastatzen ari ziren sagardoak norenak ote ziren jakiteko irrika protagonista izan da txapelketa osoan zehar. Bukaeran, ordena alfabetikoan deitu ditu Izaro Iraetak finalistak oholtza gainera. Herrietako finalaurrekotako txapeldunen izenak esan ostean azaldu du Izaro Iraetak 2019ko lehen hirukoa zein den eta herriak hala nahi izanda, txapela nori dagokion.
Bertako produktuak otorduan
Finaleko afaria bertako produktuetan oinarritu da, Basatxerri eta Lurlan Elkarteekin dugun hitzarmena medio eta bertako produktuarekin dugun konpromisoa tarteko. Sagardoarekin egoki ezkontzen diren plater desberdinak dastatu ahal izango ditu jendeak.
Baserriko txerriaren Urdetxe lontxeatuak
Urdaiazpikoa eta txorizkoa.
Eusko Label barazkiekin egindako entsalada
letxuga, tomatea, tipulina, Lumagorri oilaskoa eta Euskaber arrautza egosia eta Agiña Eusko Label oliba olioa
Ajoarrieroa
Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako Euskaber arrautzarekin
Eusko Label duen Ekain behi Txuleta
Txuleta parrillan erreta
Postrea
Idiazabal gazta sagar dultzearekin
SAILKAPENA
2019ko irailaren 28an Ergobian (Astigarraga) jokatu den final handian ondorengoa izan da sailkapena:
1. Petritegi (Astigarraga)
2. Lizeaga (Astigarraga)
3. Urdaira (Usurbil)
GAINONTZEKO FINALISTAK (ordena alfabetikoan)
a) Aburuza (Aduna)
b) Akarregi (Hernani)
c) Egi-Luze (Orereta)
d) Gaztañaga (Andoain)
e) Oiharte (Zerain)
f) Rezola (Astigarraga)
g) Satxota (Aia)
h) Uxarte (Zornotza)
i) Zabala (Aduna)
Finalaurreko bakoitzetik automatikoki sailkatutako lehen biak:
ADUNA 13/09/2019 1. Lizeaga (Astigarraga) 2. Akarregi (Hernani) |
LIZARTZA 14/09/2019 1. Rezola (Astigarraga) 2. Egi-Luze (Orereta) |
ORIO 20/09/2019 1. Zabala (Aduna) 2. Petritegi (Astigarraga) |
ZORNOTZA 21/09/2019 1. Gaztañaga (Andoain) 2. Oiharte (Zerain) |
Sariak
Lehen hiru sailkatuek Hazi Fundazioaren eskutik jaso dituzte Eusko Label eta kalitatezko zigilua duten produktuen sorta bana, Sagardoa Routen oroigarria ere eta Astigarragako Udalaren oroigarria ere.
Bukatzeko, epaimahai herrikoia saritu da. Sagardo irabazlearen puntuaziora gehien hurbildu den mahaikideei txapeldunaren sagardoa oparitu zaie.
Sagardoa babesten duten herri eta instituzioak
Sagardoa Routek eskerrak eman nahi dizkio Astigarragako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Hazi Fundazioari emandako babesagatik. Halaber, esker bereziak ere herriz herri lagundu diguten talde eta elkarteei: Adunako herriari, Lizartzako Txirrita elkarteari, Orioko Aldapa Elkarteari, Zornotzako Edurmendi Elkarteari eta Ergobiako elkarte kultural eta gastronomikoko kideei.
PARTE HARTZAILEEN ZERRENDA:
1. ABURUZA (Aduna)
2. AGINAGA (Usurbil)
3. AKARREGI (Hernani)
4. ALBERRO (Hernani)
5. ALORRENEA (Astigarraga)
6. AÑOTA (Azpeitia)
7. ARAETA (Zubieta)
8. ASTARBE (Astigarraga)
9. ASTIAZARAN (Zubieta)
10. BELTZENIA (Urruña)
11. BEREZIARTUA (Astigarraga)
12. CALONGE (Donostia)
13. EGILUZE (Errenteria)
14. EGUZKITZA (Tolosa)
15. EKAIN (Zestoa)
16. ELUTXETA (Urnieta)
17. ETXEBERRIA (Astigarraga)
18. EULA (Urnieta)
19. GAZTAÑAGA (Andoain)
20. GOIKOETXEA (Lizartza)
21. IPARRAGIRRE (Hernani)
22. IRIGOIEN (Astigarraga)
23. ITXASBURU (Hernani)
24. IZETA (Aia)
25. LARRARTE (Astigarraga)
26. LARRE-GAIN (Hernani)
27. LIZEAGA (Astigarraga)
28. OIANUME (Urnieta)
29. OIALUME ZAHAR (Astigarraga)
30. OIARBIDE (Astigarraga)
31. OIHARTE (Zerain)
32. OLA (Irun)
33. ORDO ZELAI (Oiartzun)
34. OTSUA ENEA (Hernani)
35. PETRITEGI (Astigarraga)
36. REZOLA (Astigarraga)
37. RUFINO (Hernani)
38. SATXOTA (Aia)
39. SETIEN (Urnieta)
40. TXIMISTA (Ordizia)
41. URDAIRA (Usurbil)
42. UXARTE (Zornotza)
43. ZABALA (Aduna)
Comentarios
Deje su comentario