Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Euskal gastronomia - Sagardotegiko menu tradizionalaren jatorria

03/08/2023

Euskal Herria mundu mailan ezaguna da bertako lurralde guztien kalitate gastronomiko handiagatik. 

Euskal gastronomia - Sagardotegiko menu tradizionalaren jatorria

Milaka bidaiarik bisitatzen gaituzte urtero gure gastronomiaz gozatzeko. Pintxo-taberna ospetsuetatik hasi eta Michelin Izarra duten jatetxe bikainenetaraino. Baina bisitari askok gure eskualdea uzten dute gure esperientzia gastronomiko gogokoenaz gozatu gabe: sagardotegiak.

Euskal sagardotegiak ez dira sagardo naturala egiten duten upeltegiak bakarrik, bertako produktuekin egindako kalitate handiko menu bat eskaintzen dute ere. Sagardotegietako familiak arduratzen dira gure urre likido preziatua egiteaz, baina baita sukaldeetan kalitate handiko lehengaiekin egindako platerak egiteaz ere.

Ezagutzen al duzu sagardotegiko menu tradizionala?

Menurik tradizionalena honako hauek osatzen dute:

1. Etxeko mokaua: txorizo edo txistorra pintxo bat izan ohi da.

Txorizoa edo txistorra

2. Bakailao-tortilla: bakailao-tortilla gozo eta mamitsua, kalitate handiko arrautzekin eta bakailaoarekin egina. Batzuetan, barazkiren bat ere gehitzen zaio tortillari: karamelatutako tipula edo piper berdea.

Bakailao tortilla

3. Bakailao frijitua piperrekin: bakailao frijituaren takoa, piper berde eta tipula karamelizatuarekin.

Bakailao frijotoa piperrekin

4. Txuleta txingarretan: plater hau sagardotegietan gehien desiratzen denetako bat da. Parrillan prestatutako behi-txuleta jango duzu. Hemen, haragia puntuan jaten dugun arren, eskatu nahi duzun bezala!

Txuleta parrillan

5. Idiazabal gazta, irasagarra eta intxaurrak: azkenik, bazkaria biribiltzeko, Idiazabal Jatorri Deiturako gazta, irasagarra eta intxaurra sorta bat zerbitzatuko digute mahaira.

Idiazabal gazta

6. Euskal Sagardoa txotxean edo botilan.

Euskal Sagardoa

Aipatutako menua ezagunena da eta euskal sagardotegi guztietan aurkitukodugu, baina sagardotegi askok askok karta anitza eskaintzen dute ere, hainbat aukerarekin: eguneko arrainak txingarretan, zentoloa, piperminak, tomate eta hegaluze entsalada, saihets-hezurra parrillan, zapoa, onddo nahasia... Menu beganoak, begetarianoak, glutenik gabeak eta haurrentzako menuak ere eskaintzen dituzte. Sagardotegiak denontzat dira!

Baina, zein da sagardotegietara jan eta edatera joatearen dugun ohitura honen jatorria? 

Dena 60ko hamarkadan hasi zen, taberna, jatetxe eta elkarte gastronomikoetako jabeak sagardo upategietara joaten hasi zirenean, upel ezberdinetako sagardoak dastatu eta gustukoena aukeratzeko, ostean erosteko. Horrela hasten da Euskal Herrian txotx errituala deitzen duguna.

Sagardotegietako jabeek zulo txikiak ireki zituzten upeletan, bezero horiek bertara joaten zirenean sagardoa zuzenean dastatu ahal zezaten, barriketako zulo txiki horien bidez. Zulo horiek, gero, zotz (edo txotx) batekin estaltzen ziren.

Hasiera batean, bezeroak sagardotegietara joaten ziren, hainbat upeletako sagardoa dastatu, gustukoena aukeratu eta kupela horretako sagardoa erosten zuten urte osorako. Geroago, sagardoa edari alkoholduna zenez, eta barrika batzuetatik probatu behar zutenez, bezeroak beren janaria eramaten hasi ziren: bakailao edo antxoa kazolak, gaztainak, intxaurrak eta jateko produktu ezberdinak sagardoa probatzen zuten bitartean.

Horrela, sagardo ekoizleek euren bezeroek zuten beharra ikusi eta jatetxe moduan hasi ziren ere. Sagardotegira sagardoa dastatzera eta erostera etortzen zen jendeari bertako platerak eskaintzen hasi ziren, eta, horrela, gaur egun Euskal Herrian ezagutzen dugun sagardotegi eredua sortu zen.

Zeren zain zaude?

Informazio gehiago eta erreserbak: www.sagardoa.eus

Comentarios

Deje su comentario