Itsas Festibala
Sagardoa, marinelen edaria, Pasaiako Itsas Festibalean izango da
Maiatzaren 17,18, 19 eta 20an Itsas Festibala izango da Pasaian. Ehundik gora itsasontzi izango dira bertan, eta Sagardoa, gure marinelen edaria, berriro ere bere abiapuntura itzuliko da: Pasaiako Portura.

TXERRIBODA & SAGARDOFEST: Sagardoaren Kulturaren erakusleiho
Festibalaren lau egunetan izango dugu SAGARDOGINTZAREN INGURUKO ESPERIENTZIA bizitzeko aukera: bertan, ALA, ibaiko enbarkazioa, sagardo katak eta erakusketa izango dira, gerturatzen diren guztien jakin mina asetzeko. Horretaz gain, egun osoan zehar hainbat Sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera izango duzu: Euskal Sagardoa, ekologikoa… Eta jakirik gozoenak ere bertan izango dira: Urdetxe txerriki pintxo zein bokatak (xolomoburua, txorizoa eta hanburgesak) eta antxoak parrillan. Aldez aurretik erreserba eginda BALEONTZI MENUA: Antxoak, ajoarrieroa, xolomoburua eta gazta irasagarrarekin (25 € - BEZ, sagardoa botila bat bi lagunentzat, ura eta ogia barne). Txartelak salgai 943336811 telefono zenbakira deituta edo erreserba info@sagardoa.eus helbidera bidalita
EGITARAUA
Sagardo kata gidatuak egunero 13:00ean eta 18:00etan izango dira. Bertan hiru sagardo desberdin eguneko hiru pintxorekin batera dastatu ahal izango dira. 30 minutuko iraupena izango du. Prezioa: 8 €. Salgai 943336811 telefono zenbakira deituta edo erreserba info@sagardoa.eus helbidera bidalita.
Erakusketa eta bisita: egunean zehar bertan izango da ALA, garai bateko ibaiko ontzi zaharra, baita Euskal Herriaren, sagardogintzaren eta tsasoaren arteko loturaren inguruko erakusketa eta informazioa ere.
Euskal Sagardoa eta bertako produktuak dastagai: Sagardogintzaz, gure kulturaz eta jatorriaz zipriztindu nahi baduzu, egin iezaguzu bisita! Itsas Festibalean izango gaituzu! Sagardoa Route - Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak HAZI Fundazioarekin, Txerrizaleok Elkartearekin, Txomin Parrillarekin eta Lurlanekin elkarlanean aurrera eramandako proiektua da.
Kokapena: Pasai San Pedro, Portuko azken aparkalekuan.
ERRESERBAK SAGARDO DASTATZE EDO BALEZALEEN MENUA
Comentarios
Deje su comentario