Kirol jarduerak Sagardotegira joan baino lehen
Eguneko planak familia, lagun artean edo lankideekin egiteko
Euskal Herria ezaguna da mundu osoan bertan dugun gastronomia eta edari goxoengatik, baina, ez dugu jan eta edan besterik egiten, kirol jarduera ezberdin asko egiten dira bertan ere. Gaurkoan, kirol horietako batzuk aurkeztuko dizkizuegu, oso aproposak direnak euskal sagardotegi batean murgildu aurretik egiteko. Adin eta gustu guztietarako kirol jarduerak eskaintzen ditugu. Bat egin Sagardoa Routerekin abentura honetan!
ARRAUNA ORIA IBAIAN
Egun batez arraunlari sentitu nahi baduzu, zatoz gurekin arraun olinpikoko klubera! Jarduera Arraun Elkartearen barruan hasiko da, eta bertan, profesional batek Euskal Herrian hain tradizionala den kirol hau nola egiten den erakutsiko digu.
Sarrera txiki baten eta segurtasun jarraibide batzuen ondoren, traineru edo batel batean sartuko zara Oria ibaira, arraunlari batekin batera. Eta beharrezko azalpenak eman ondoren, ekintza hasten da!
Lehenik, arraun egingo duzue praktika pixka bat hartzeko. Prest zaudetenean, traineruak edo batelak posizio berean jarriko dira eta patroiek irteera emango dute. Talde osoak batera arraun egin beharko du eta patroiak markatzen duen erritmoari jarraitu. Ziaboga barne duen lehiaketa izango da, abiapuntura itzultzen lehenak bazarete, lasterketa irabazten duzue! Ausartzen al zara?
MENDI IBILBIDEAK TXOKO MAGIKOETAN
Bat egin gurekin ahaztuko ez duzun esperientzia honetan! Euskal Herria ezaguna da bere mendi, haran eta itsaslabarrengatik. Aldi berean, kondairaz, kulturaz eta mitologiaz betetako lurra da. Hainbat ibilbide proposatzen dizkizugu magiaz eta kulturaz betetako haran eta mendi horietan barrena, eta ez duzu paisaia paregabeaz soilik gozatuko, baizik eta hurbiletik ezagutuko dituzu antzinako tradizio eta istorio horiek.
Zailtasun ertaineko 2 orduko ibilbide baten ondoren, euskal sagardotegi batera joango gara sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzera, Euskal Sagardoa onena botilan eta upeletatik zuzenean dastatzen dugun bitartean . Zeren zain zaude esperientzia erreserbatzeko?
EUSKAL PILOTA, HISTORIA HANDIKO KIROLA
Esperientzia honetan, gure eskualdeko frontoirik handiena bisitatuko dugu, eta han kirol honen sekretu guztiak ezagutuko dituzu eta erremontista profesional batekin praktikatzeko aukera ere izango duzu. Lehenik, frontoi honen historia ezagutuko dugu. Gero, erremontista profesional bat ikusiko dugu kirola praktikatzen, eta jarraibide batzuen ondoren, ekin erremonteari! Minutu batzuk emango dizkigute pixka bat praktikatzeko, eta gero erronka eta jolas desberdinak egingo ditugu gure abentura-lagunekin.
Jarduera amaitzen dugunean, sagardo upategi batera joango gara. Sagardotegiko txokoak bisitatuko ditugu eta sagardoaren ekoizpenaz eta elaborazioaz hitz egingo dugu. Sagardo bakoitzaren xehetasunak ezagutuko dira eta, azkenik, sagardotegiko menu tradizionala dastatzeko aukera izango dugu Euskal Sagardoarekin batera.
KAYAK ORION
Orio kostaldeko herri txiki bat da, oso ezaguna bere itsas tradizio handiagatik. Herri eder horretan itsasoratzen da Oria ibaia, “sagardoaren ibaia”, garrantzi handia izan zuena tokiko ekonomiaren garapenean.
Kirola, gastronomia eta euskal kultura batzen dituen esperientzia paregabea proposatzen dizugu. Orioko Arraunetxean elkartuko gara eta bertan kayak jarduerari ekingo diogu profesional batek sarrera labur bat egin ondoren.
Beharrezko argibideak jaso ondoren, Oria ibaian barneratuko zara kayak batekin eta naturaz eta ibaiaren ertzean dagoen euskal arkitekturaz gozatuko duzu. Arraunean amaitutakoan, euskal sagardotegi tradizional bat bisitatuko dugu, Euskal Sagardoa dastatzeko eta sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko. Kirola, tradizioa eta gastronomia, ahaztuko ez duzun jardunaldi batean!
HERRI-KIROLAK
Ondo pasatzeko abenturaren baten bila zaude? Ondorengo esperientzia hauek eskaintzen dizkizugu sagardotegian otordu on bat egin aurretik lagunartean gozatzeko edota enpresa barruan taldea egiteko ekimen gisa. Bi kasuetan, jolas eta erronka ezberdinak planteatuko dira taldean egiteko: herri kirolak, yinkanak eta abentura ekintzak. Familiarekin, lagunekin edo lankideekin harremana estutzeko aukera polita da.
Goizean, herri kirolak egingo dira sagardotegian bertan edo, eguraldi txarra izanez gero, inguruko frontoi estali batean. Herri kirolen erronka ezberdinak planteatuko dira, hauek dira garai batean baserrietan egiten ziren lanak, gaur egun kirol bezala praktikatzen direnak. Koordinazioa, lankidetza, estrategia, oreka, konfiantza eta dibertimendu-dosi handi bat landuko dira.
Herri-kirolen ondoren, sagardo upeltegi bat bisitatuko dugu, eta, azkenik, Euskal Sagardoa J.D. onenez eta sagardotegiko menu tradizionalez gozatuko dugu.
Hauek Sagardoa Routek eskaintzen dituen kirol jarduera ugarietako batzuk baino ez dira, eta jakina, beti gastronomia eta Euskal Sagardo onenarekin batera. Zeren zain zaude esperientzia hauetako bat erreserbatzeko? Kirola, tradizioa eta enogastronomia, nekez ahaztuko duzun jardunaldi batean. + INFO
Comentarios
Deje su comentario