Nola erreserbatu sagardotegi bat online
Sagardotegi batean mahaia erreserbatzea inoiz baino errazagoa da!
Ba al zenekien www.sagardoa.eus webgunean sagardotegi bilatzaile bat dugula? Ahaztu establezimenduetara deitu behar izatea mahaia erreserbatzeko zuretzat, zure lagunentzat, familiarentzat edo bikotekidearentzat.
Gure sagardotegi bilatzaileak zure ordenagailu edo mugikorraren bidez aukeratzen duzun sagardotegian erreserba zuzena egiteko aukera ematen dizu.
Nola egin?
1. Sartu www.sagardoa.eus helbidean.
2. Hautatu: Zein data? Bazkaria edo afaria? Zenbat pertsona? Zein probintziatan?
3. Aukeratutako irizpideen arabera, sagardotegi eskuragai guztiak aterako zaizkizu.
4. Gustukoen duzun sagardotegia aukeratzea eta erreserba berrestea besterik ez zaizu geratzen.
5. Baieztapen bat jasoko duzu zure helbide elektronikoan.
Eta kitto! Orain, aukeratutako data iritsi eta sagardotegiko menu gozoaz gozatzea besterik ez da geratzen: tradizionala, begetariano, beganoa, zeliakoentzat... Hori guztia Euskal Sagardo naturala zuzenean upeletatik dastatzen duzun bitartean, edo guk esaten diogun bezala “txotx” egiten duzun bitartean. Esperientzia paregabea da, ez duzu ahaztuko eta errepikatzeko irrikitan egongo zara!
Comentarios
Deje su comentario