Sagardoaren kultura bisita gidatua Usurbilen
Usurbilgo sagardoaren kulturari buruzko 5 kilometroko ibilaldi gidatua antolatu du otsailaren 23 eta martxoaren 23an 650 Usurbil Bizi ekimenak.

Deskribapena Usurbilek historia izugarria du sagardoaren inguruan: ontzigintza, sagastiak, eta abar. Paisaian ikusi eta sumatu daiteke historia hori oraindik ere. Batetik 6 sagardotegi dituelako. 6 sagardotegi desberdin, istorio eta izaera desberdinekin. Bestalde etxean sagardoa egiten duten baserriak daude, historia eta orainaldia uztartzeaz gain, bestelako ikuspegi eta balioak ere gehitzen dizkigutelarik.
Bisita gidatu honetan sagardoaren historia eta edari honen ingurukoak (sagastiak, sagarrak,…) azalduko ditugu. Sagastietan barrena ibiltzen garen bitartean Usurbilgo sagardo kultura ezagutuko dugu. Geldialdi berezia izango dugu, gainera, Egiluze baserriko tolarea ikusiko dugu. Bisitaren bukaeran sagardoa dastatuko dugu.
Hiru orduko ibilbidea izango da gutxi gorabehera menditik barrena, 5 kilometro egingo ditugu guztira, beraz oinetako egokia ekartzea beharrezkoa da. Ezin da txakurrekin etorri ibilbidean abereak daudelako.
Adi! Ez da ibilbide irisgarria.
- Data: Otsailak 23 eta martxoak 23 - 10:00etan
- Irteera: Sagardoaren Eskultura (Noaua-ren alboan)
- Gehienezko bisitari kopurua: 14
- Hizkuntza: Euskaraz
- Erreserbak: https://650usurbilbizi.eus/
Comentarios
Deje su comentario