Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Onartu

Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

.

EKINTZAK ENPRESENTZAT

0,00 €
BEZ barne

Kopurua

EKINTZAK ENPRESENTZAT

BISITA GIDATUAK

BERTAKO PRODUKTUEKIN DASTATZE GIDATUAK

HERRI KIROL ERAKUSTALDIAK

BERTAKO MUSIKA

BERTAKO DANTZAK

PAINTBALL

ARRAUNA KONTXAN ETA ORION

CANOEING URUMEAN

SUKALDARITZA TAILERRAK

BISITA GIDATUAK

Gure sagardotegiek eskaintzen dituzten bisita gidatuek gure lurraldearen historia eta kultura ezagutzeko aukera ematen dute. Familia ezagutzeaz gain, sagastia, baserria eta sagardotegiaren txoko anitz ezagutzeko aukera ematen du, sagardo desberdinen eta pintxo goxo baten dastatzearekin borobilduz.

BERTAKO PRODUKTUEKIN DASTATZE GIDATUAK

Dastatze gidatu hauetan bertako sagardo eta produktuak uztartzen ditugu, gure sumiller, enologo eta Sagardogileen bidez. Sagardo naturalaz gain egun gure etxeetan dasta ditzakezue Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duten sagardoak, sagardo ekologikoak, apardunak, zuku naturalak eta ekologikoak, izotzezko sagardoak…

HERRI KIROL ERAKUSTALDIAK

Herri kirolak euskal ohituren kirol garaikideak dira. Harri jasotzaile, aizkolari eta beste hainbat ekintza dira sagardotegietan enpresentzat antolatu daitezkeen ekintzak, bai erakustaldi moduan eta baita parte hartzeko ere.

BERTAKO MUSIKA

Euskal kulturaren oinarria euskara hizkuntza da. Honekin lotuta, euskal inprobisatzaile diren bertsolariak, txalapartariak, trikitilariak, otxoteak… hainbat eskaintza ditugu beharren arabera.

BERTAKO DANTZAK

Euskal dantzak, aurreskua, erromeria eta fandango zein arin-arinak dira ekitaldietan, ezkontzetan, ekitaldi ofizialetan eta omenaldietan eskaintza nagusia.

PAINTBALL

Paintball espazio egokitua dugu, gure eskaintza aberastu eta desberdinduz. Ekintza honek talde lana eta lankideen arteko harremana hobetzeko balio du, lan eremutik haratago, espazio berriak bilatu eta confort egoera eta bideak berrantolatuz.

ARRAUNA KONTXAN ETA ORION

Kontxa dugu Gipuzkoako hondartza esanguratsuenetako bat, eta arrauna erreferentziazko kirola. Bien uztartzea, mundiala. Traineretan ere jolas moduan egiten dira taldearen eraketa eta rollen lanketak, team buildingak egokiago antolatu ahal izateko. Hau da enpresek gehien eskatzen diguten lana.

CANOEING URUMEAN

Urumea da Donostia zeharkatzen duen ibaia. Hau da sagardoaren ibaia. Bertatik jaisten zituzten urte luzez baserriko produktuak eta gure sagardoa Donostiara, Santa Katalina ibai portura iritsi arte. Ekintza honek laguntzen digu urumea bizia ezagutzen, kulturatik eta kiroletik, ibilbide lasaiaz gozatzen dugun bitartean.

SUKALDARITZA TAILERRAK

Gastronomia da euskal kulturaren oinarrietako bat, eta janaria gure elkarrizketa gai nagusia. Tailer hauetan gure jatorrian sakontzen saiatuko gara, gure amonen errezeta kuttunak prestatu eta gozatuz, egungo teknika eta tendentziekin uztartuta.