Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

.

Euskal Sagardoa Akarregi

3,40 €
BEZ barne

%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala.

D.O. Euskal Sagardoa   On Egin

Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, bertan milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehaztzak pasa behar baitituzte.

%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.

Nutrizio-informazioa eta alergenoak:

Batazbesteko baloreak 100 g - ko Alergenoak
Balio energetikoa 50 kcal/209 KJ -
Grasak 0,0 g
Karbohidratoak 6,0 g Sulfitoak
Proteinak 0,0 g Sulfitoak ditu
Gatza 0,2 g

Akarregi Sagardotegia Hernaniko Akarregi auzoan dago kokatua, eta sagardoa egin eta saldu du 1700 urteaz geroztik. 2006an nagusi aldaketa izan zen, eta Jon Peñak hartu zuen sagardotegiaren gidaritza. Produkzio txikiko sagardotegia da, produktuari eta zerbitzuari arreta berezia jartzen diona. Gaur egun, urte guztian zabaltzen du, txotx garaian, txotxeko sagardoari, eta, txotx garaiaz kanpo, botilako Akarregi Euskal Sagardoari, garrantzia emanez.

Astigarragako Arraspiñe baserriko sagarrarekin egiten du Euskal Sagardoa.

EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!

Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.

%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.

141

Fitxa teknikoa

Certificaciones
D.O. Euskal Sagardoa

Specific References