Theme Settings
18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
.
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, bertan milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehaztzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
Grasak | 0,0 g | |
Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
Proteinak | 0,0 g | - |
Gatza | 0,2 g |
Begiristain sagardotegia, gaur egun Goierrin eta Tolosaldean martxan dagoen sagardotegirik zaharrena da. Gure aitona Joxe Gregoriok garai hartan, sagardoaz gain, behi eta txerriekin lan egiten zuen, garai haietako baserrietan gertatzen zen bezala. Soro zelaiak lantzen zituzten, eta, horrez gain, sagardogintzan ere fin saiatzen ziren. 1900. urtean, ez zen gaur egun bezalako erraztasunik garraiorako. Horregatik, gure aitonak sagardoa Ikaztegietan egiten zuen eta sagardoa saltzeko sagardotegia, Tolosako gaur egungo Orbela taberna den lekuan zuen. Gaur egun ezagutzen den sagardotegi eredua eta menua 1998. urtean hasi zen, Antonio jubilatu eta Iñaki Begiristainek sagardotegiko martxa hartu zuenean.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.