Theme Settings
18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
.
Ama Oiharte Sagardo Aparduna
Sagardo naturala oinarri hartuta, botilan bigarren artzidura eraginda sortzen den Sagardo Natural Aparduna.
Agortuta, sagardo hau erosi nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan: sagardotegia@oiharte.com
Sagardo naturala oinarri hartuta, botilan bigarren artzidura eraginda sortzen den Sagardo Natural Aparduna. Gama altuko produktua, topa egiteko ezinbestekoa, burbuila fin eta freskoa duena, aho sabai finenen gozagarri.
XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oihartek, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2002an eraberritu eta Nekazal Etxea jarri zutenetik. Sagardotegiaren bodega berria, azken teknologiako makinariaz horniturik, Nekazal etxearen ondoan kokaturik dago. Bilbo, Iruña, Donostia eta Gasteiztik gutxi gora-behera distantzia berdintsura kokatuta dago, Goierriko bihotzean, Zerainen. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro epela aurkituko dute Oiharten.
- Sagardo naturala leku fresko batean mantentzea gomendatzen da, 14-15ºC ingurutan. Tenperatura altuegiak edo baxuegiak direnean, sagardoak lehenago gal ditzake bere propietateak.
- Euskal sagardo naturala kontsumitzeko, hozkailuan hoztu eta kontsumitu baino 5 minutu lehenago ateratzea komeni da. Dastatzeko tenperatura aproposa 10-13ºC artean dago.
- Botila ireki eta sagardoa zerbitzatzeko botila batzuek duten isurtzeko kortxoa erabil dezakegu edo bestela enkantziadore tradizional bat erantsi.
- Zerbitzatu sagardoa edalontzitik 15 zentimetrora, eta kopa denean distantzia apur bat gutxiagotik. Sagardoa edalontzi fin eta luzean edo kopan kontsumitu dezakegu. Lehenengoak trago azkarragoaz gozatzen lagunduko digu, distantziatik zerbitzatuta produktua hautsi eta txinparta eskuratuko dugulako. Bigarrenean, produktuaren usainak gehiago antzemango ditugu eta distantzia txikiagoan zerbitzatuz gero, lasaiago edan dezakegu.