18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Sagardo Naturala Oialume Zar
Sagardo sagarren muztio naturalaren artziduratik lortutako edaria, milaka urtean Euskal Herrian egin eta kontsumitu dena.
Deskribapena
CO2, azukre eta urik gehitu gabeko sagardo naturala, Sagardo naturalaren legedi zehatzak agintzen duen moduan. Sagar nahasketa egokiak eta etxe bakoitzaren esperientziak sagardo natural abaniko zabala eskaintzen digu, kontsumitzailearen gozagarri.
Generazioz generazio hobetuz joan den eta etxeko izaera erakusten duen Sagardoa, esperientziaren etxeko produktua.
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
| Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
| Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
| Grasak | 0,0 g | |
| Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
| Proteinak | 0,0 g | - |
| Gatza | 0,2 g | |
Sagardotegia Oialume Zar
Errekaren alde banatan kokatuta dagoen Sagardotegia, Astigarraga eta Hernani elkartzen dituena. Bi sagardo herri garrantzitsu sagardotegi bakarrean. Lehengaia oinarri duen sagardotegia eta familia, sagardoaren kultura eta usadio zaharrei gogoz heldu eta berritu dituena. Axentxio Barrenetxea eta Koro Lasarte gurasoak dira lanean aritu eta erreleboa semeari, Ander Barrenetxearei eman diotenak, Eztitxu arrebaren laguntzarekin eta lantalde ederrarekin batera.

