Sagardo Naturala Ageri

2,80 €

Sagardo sagarren muztio naturalaren artziduratik lortutako edaria, milaka urtean Euskal Herrian egin eta kontsumitu dena.

Deskribapena

CO2, azukre eta urik gehitu gabeko sagardo naturala, Sagardo naturalaren legedi zehatzak agintzen duen moduan. Sagar nahasketa egokiak eta etxe bakoitzaren esperientziak sagardo natural abaniko zabala eskaintzen digu, kontsumitzailearen gozagarri.

Generazioz generazio hobetuz joan den eta etxeko izaera erakusten duen Sagardoa, esperientziaren etxeko produktua.

Nutrizio-informazioa eta alergenoak:

Batazbesteko baloreak 100 g - ko Alergenoak
Balio energetikoa 50 kcal/209 KJ -
Grasak 0,0 g
Karbohidratoak 6,0 g Sulfitoak
Proteinak 0,0 g -
Gatza 0,2 g

Sagardotegia

Lezon kokatua, 2021ean erabaki zuten Ageri Sagardotegia sortzea Munduate anai-arrebek, familiaren laguntza. Bertako sagastiak eta beren sagardoaren ekoizpen profesionala izan dira Iratiren helburu, etxetik dakarren tradizioari segi ahal izateko eta balio erantsia emateko. Paraje dotorean Jaizkibel mendiaren magalean dituzte sagastiak. Ilusioa eta lanerako grina dira lanera aurrera egiteko etxe honen indargune nagusiak. Ageri sagardotegia sagardo ekoizpenean soilik oinarritutako sagardotegia da.

Loading...