18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
- New

Sageztia-Haritza
Sagardo naturalarekin eta eztiarekin egindako edaria.
Deskribapena
Sagardo naturalarekin eta eztiarekin egindako edaria. Sagardo naturala egiteko, Ola Sagardotegian ditugun sagastietako sagar ekologikoak erabiltzen ditugu. Eztia gure erlauntzetatik dator, sagarrondoen artean kokatuta daudenak.
Sagardoa ezti ekologikoarekin hartzitzen dugu haritz upel batean 15 egunez. Denbora horretan, sageztiak egur eta espezie usainak garatzen ditu, eztiaren gozotasunarekin ezin hobeto nahasten direnak.
11º alkohol ditu. Gomendagarria da aperitibo/digestibo gisa kontsumitzea otordu baten aurretik edo ondoren, hotza zerbitzatuta (4º-8ºC).
Ola Sagardotegia
Garai bateko XIII. mendeko Euskal Herriko zaharrenetakoa den burdinola berritu eta sagardotegi izateko egokitua. Hondarribitik 5 km-ra eta Hendaiako hondartzatik 4 km-ra dagoen sagardotegi hau Aiako Parke Naturalean dago kokatua. Horretaz gain zenbait ondare historiko kultural baliotsu ikusteko aukera ematen du; erromatar garaiko meategiak eta XVII. mendeko labeak



