Ola Euskal Sagardoa Ekologikoa

3,35 €

%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala.

Deskribapena

Sagastia: Ola Sagardotegiko sagasti ekologikoa

Sagar barietateak: Moko, Patzolua, Txalaka, Gezamiña, Urtebi Txiki, Urtebi Haundi, besteak beste

Dastatze-oharrak:

  • Ikusmena: kolore hori bizia, uhertasun natural arinarekin (iragazi gabeko produktua).
  • Usaimena: batez besteko intentsitatea, fruta freskoak, zitrikoak, nota espeziatuak nagusi direla.
  • Dastamena: freskagarria, azidotasunaren, gozotasunaren eta mingotsaren artean orekatua. Amaiera luzea, fruta helduak gogoan.

Uztartzea: Haragi gorriak, arrain urdinak, gaztak eta baita kontsumo hutserako aproposa ere, aperitibo edo edari natural gisa.

Kontsumitzeko gomendioa: 10-12 ºC. Kontserbazio oharra: ireki eta egun berean edatea

Alkohol graduazioa:

Nutrizio-informazioa eta alergenoak:

Batazbesteko baloreak 100 g - ko Alergenoak
Balio energetikoa 50 kcal/209 KJ -
Grasak 0,0 g
Karbohidratoak 6,0 g Sulfitoak
Proteinak 0,0 g -
Gatza 0,2 g

Euskal Sagardoa J.D.

EUSKAL SAGARDOA J.D., %100 tokiko sagarra!

Sagardo natural kalitate handikoa, 100% bertako sagarrekin egina. Herriko sagarrekin egindako sagardoa da, lurrean sortutako barietateak erabiliz, milaka urtez hobetu eta zainduak izan direnak. Produktu autoktonoen erabileraz gain, Euskal Sagardoa jatorri-deituraren oinarria kalitatea da: ziurtagiria daramaten sagardo guztiek kontrol analitiko fisiko-kimiko eta organoleptiko zorrotzak gainditu behar dituzte.

Kalitate handiko sagardoa, 100% bertako sagarrekin egina; jatorriak eta jakintzak ematen duten segurtasunarekin. Etorkizuneko apustua sektorearentzat.

Ola Sagardotegia

Garai bateko XIII. mendeko Euskal Herriko zaharrenetakoa den burdinola berritu eta sagardotegi izateko egokitua. Hondarribitik 5 km-ra eta Hendaiako hondartzatik 4 km-ra dagoen sagardotegi hau Aiako Parke Naturalean dago kokatua. Horretaz gain zenbait ondare historiko kultural baliotsu ikusteko aukera ematen du; erromatar garaiko meategiak eta XVII. mendeko labeak

Loading...