Theme Settings

18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
.
Oiharte Sagar-Ardoa
100% Errezil sagarrez egindako sagardo gazi-gozoa.
Zeraingo Oiharte Sagardotegian ekoiztutako Sagar-Ardoa. Euskal Sagardoa J.D. egiteko erabiltzen diren sagarrekin ekoitzitako sagardoa da honako hau. 100% Errezil sagar barietate bakarrarekin egindako sagardoa. Ahoan, gozotasun eta gazitasunaren arteko oreka nabaria du. 6,5º dituen sagardo gazi-gozoa da. 10-11ºC artean kontsumitzea gomendatzen da.
XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oihartek, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2002an eraberritu eta Nekazal Etxea jarri zutenetik. Sagardotegiaren bodega berria, azken teknologiako makinariaz horniturik, Nekazal etxearen ondoan kokaturik dago. Bilbo, Iruña, Donostia eta Gasteiztik gutxi gora-behera distantzia berdintsura kokatuta dago, Goierriko bihotzean, Zerainen. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro epela aurkituko dute Oiharten.
- Sagardo naturala leku fresko batean mantentzea gomendatzen da, 14-15ºC ingurutan. Tenperatura altuegiak edo baxuegiak direnean, sagardoak lehenago gal ditzake bere propietateak.
- Euskal sagardo naturala kontsumitzeko, hozkailuan hoztu eta kontsumitu baino 5 minutu lehenago ateratzea komeni da. Dastatzeko tenperatura aproposa 10-13ºC artean dago.
- Botila ireki eta sagardoa zerbitzatzeko botila batzuek duten isurtzeko kortxoa erabil dezakegu edo bestela enkantziadore tradizional bat erantsi.
- Zerbitzatu sagardoa edalontzitik 15 zentimetrora, eta kopa denean distantzia apur bat gutxiagotik. Sagardoa edalontzi fin eta luzean edo kopan kontsumitu dezakegu. Lehenengoak trago azkarragoaz gozatzen lagunduko digu, distantziatik zerbitzatuta produktua hautsi eta txinparta eskuratuko dugulako. Bigarrenean, produktuaren usainak gehiago antzemango ditugu eta distantzia txikiagoan zerbitzatuz gero, lasaiago edan dezakegu.