Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Onartu

Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

.

DASTATZE GIDATUA ASTARBEN

50,00 €
BEZ barne
Helduak: 55€
Umeak (14-17): 37€
Umeak (4-13): 24€

Gozatu sagardo eta bertako produktuen dastatzeaz Astarbe sagardotegian!

Barne:

  • Etxeko sagardo eta pintxoen dastatze gidatua
  • Sagardotegi menua

Iraupena:

  • 4 ordu inguru

ESPERIENTZIA

EZAUGARRIAK

BALDINTZAK

BESTE ZERBITZUAK

Familian lan egiten duen leku zoragarria da Astarbe, errege bidearen ondoan dagoena eta urte luzeetako historia produktuaren dastatzetik gozatzeko aukera ematen duena. Bisita-dastatze berezia da etxe honetakoa: etxeko hiru sagardoak eta bertako sukaldariek mimoz landutako garaiko bi pintxo izango ditugu lehenengo aukeran, otordu borobilarekin bukatzeko. Astarbe Sagardotegiaren XV. Generazioa dugun egun bertan lanean: beren sagastia eta familiarekin lotura duten Mendiola eta Astarbe sagarrak ditu lan honen oinarri. Horiekin osatutako Euskal Sagardoa Jatorri Deitura eta euskal Sagardo sektoreko bertako sagarrekin egindako lehen sagardo aparduna dira beren produktu kuttunak. Oinarri sendo horren gainean ari dira egun eraikitzen sagardotegiaren etorkizuna Joseba eta Hur anaiak, Kizkitza arreba eta Agurtzane amarekin batera, lantalde osoaren bultzadarekin. Sagardotegi honetan bertako eta kalitatezko produktuekin sukalde eredu berritzailea garatu dute, sagardotegiak beste koska bat igoz euskal gastronomiaren trenera.

Astarbe sagardotegian elkartuko gara bertako familia, baserria eta historia ezagutzeko. Hau guztia sagardo ezberdinak dastatzen ditugun bitartean egingo da. Etxeko sukaldeaz ere gozatuko dugu pare bat pintxoekin eta ondorengo menuarekin.

  • Bakailao tortilla
  • Bakailao frijitua piperrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta, irasagarra eta intxaurrak
  • Ogia / Sagardoa / kafea edo infusioa
  • Beste menuak: info@sagardoa.eus
  • Gutxieneko taldea: 2 pertsonatik gora.
  • Taldeentzako tarifak: info@sagardoa.eus
  • Ordutegia: Urtarriletik abendura. Ostiral eta igandeetan. 13:00h.
  • Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz ingelesez eta frantsesez.
  • Beste ordutegiak eta hizkuntzak: info@sagardoa.eus
  • Sagardotegia: Astarbe: Txoritokieta Bidea, 13, 20115 Astigarraga, Gipuzkoa.

Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.

Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.

  • Bisitaren ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
PRIBATUAN

  • Zerbitzu osagarriak: Zerbitzu gehiagorako egin kontsulta.
  • Elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
  • Prezioa: Aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
  • Erreserbak: info@sagardoa.eus orrialdean edo 943 336 811 telefonoan.

Sagardoa ekoizteko usadio handiko sagardotegia da Astarbe. Kalitate handiko eskaintza gastronomikoa duen sagardotegi honen lehen aipamen historikoak 1563. urtekoak dira.

35

Fitxa teknikoa

Tipo de servicio
Garantizado
IVA_Mormal
IVA_Reducido
IVA_Normal_Desc
IVA_Reducido_Desc

Specific References

Esperientzia erosi

19 Ez dago lekurik egun horretarako, jarri gurekin harremanetan.
19 Erreserba egun horietarako egiteko, jarri gurekin harremanetan.
13.00 Euskera
13.00 Español
13.00 English
13.00 Française

Erreserba doan ezezta daiteke, 72 ordu lehenagora arte.

Eguna

Aukerak

Pertsona

Helduak

Umeak (14-17)

Umeak (4-13)

Oharrak

NAN

Izena

Abizenak

E-maila

Telefonoa

Helbidea

Posta-kodea

Herrialdea

Guztira

0€

Erreserba doan ezezta daiteke, 72 ordu lehenagora arte.

Irakurri eta onartzen ditut erabilera baldintzak, ezeztatze eta aldaketa baldintzak eta pribatutasun politika.

Erreserba ezeztatu nahi duzu, seguru? Ordaindutako zenbateko osoa itzuliko zaizu zure kontura.

SAGARDOA ROUTE

Bulegoko ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 17:00etara.

Telefono arretaren ordutegia: Astelehenetik igandera 9:00etatik 17:00etara.