Theme Settings

18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
.
BISITA ETA BAZKARIA SAIZAR SAGARDOTEGIAN
Umeak (14-17): 46€
Umeak (4-13): 28€
Saizar sagardotegia: artea bodegan, artea sagardogintzan.
BARNE:
- Bisita gidatua sagardotegian zehar
- Dastatze gidatua pintxoarekin
- Sagardotegi menua
IRAUPENA:
- 3 ordu inguru
ESPERIENTZIA
EZAUGARRIAK
BALDINTZAK
BESTE ZERBITZUAK
Usurbilen, sagarraren bihotzean kokatua, Saizarrek esperientzia borobila eskaintzen digu. Sagastiak, lan eremua ezagutzeko aukera eta etxeko hiru bodegatan sagardo dastatzeak egiteak bisita hau berezi egiten dute. Corten altzairuz eraikitako teilatupean nagusi dira kupelak, etxeko historiaren kontalari: hasi egurrezko kupeletatik eta altzairu herdoilgaitzeko kupeltegiraino. Familiaren ondare ederra mantenduz. Gozatu sagardo munduaz Saizarren eskutik!
- Zerbitzu osagarriak: Zerbitzu gehiagorako egin kontsulta.
- Elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa: Pertsona kopurua eta aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
- Erreserbak: info@sagardoa.eus edo 943 336 811.
Sagardotegiaren sarreran topo egingo duzu altzairuz egindako fatxadarekin bere sagastiez inguratuta eta sagardotegi honen filosofiaren lehen panoramika hartuz: etorkizunari lotutako tradizioa. Mende erdia igaro da Esteban Lertxundik Olivia Ibarguren emaztearen baserrian jauzi profesionala egin zuenetik. Hurrengo bi belaunaldiek daramate gaur egun etxearen erritmoa. Napoleon, Esteban eta Ramonek, euren emazte, seme-alaba eta lantalde handi batekin batera, Saizar taldeak. 2000tik aurrera, sagar ekoizpena eta ondorengo sagardo elaborazioa handitu egin dira. 2004. urtea inflexio-puntua izan zen berezko eta kalitatezko sagarraren ekoizpena nabarmen handitzeko orduan. Harrezkero, ez da gelditu. Etxeko sagarraren eta bertako sagarraren aldeko apustua argia izan da, eta pixkanaka gora egin du. Azken txertaketa estrategikoa jarduera turistikoa izan da, sagardotegia dibertsifikatuz eta upeltegira bisita gidatuak eskainiz, landa ostatua, besteak beste.