18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
BISITA ETA BAZKARIA SAIZAR SAGARDOTEGIAN
ESPERIENTZIA
Usurbilen, sagarraren bihotzean kokatua, Saizarrek esperientzia borobila eskaintzen digu. Sagastiak, lan eremua ezagutzeko aukera eta etxeko hiru bodegatan sagardo dastatzeak egiteak bisita hau berezi egiten dute. Corten altzairuz eraikitako teilatupean nagusi dira kupelak, etxeko historiaren kontalari: hasi egurrezko kupeletatik eta altzairu herdoilgaitzeko kupeltegiraino. Familiaren ondare ederra mantenduz. Gozatu sagardo munduaz Saizarren eskutik!
- BARNE:
-
- Bisita gidatua sagardotegian zehar
- Dastatze gidatua pintxoarekin
- Sagardotegi menua
- IRAUPENA:
-
- 3 ordu inguru
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Usurbilgo Saizar sagardotegian elkartuko gara bertako familia, baserria eta historia ezagutzeko. Hau guztia sagardo ezberdinak dastatzen ditugun bitartean egingo da. Etxeko sukaldeaz ere gozatuko pintxo batekin eta ondorengo menuarekin.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piperrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta, irasagarra eta intxaurrak
- Ogia / Sagardoa / kafea edo infusioa
- Beste menuak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- TALDEAK / TARIFAK
-
- Gutxieneko taldea: 2 pertsonatik gora.
- Taldeentzako tarifak kontsulta egin: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Ordutegia: Urte osoan zehar: Astearte, ostegun eta larunbatetan 12:30etan.
- Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Sagardotegia: Saizar (Usurbil).
- Beste elkargune baterako egin kontsulta: info@sagardoa.eus
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- EZEZTAPENAK
-
- Bisitaren ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
BESTE ZERBITZUAK
- Zerbitzu osagarriak: Zerbitzu gehiagorako egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- Elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa: Pertsona kopurua eta aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
- Erreserbak: info@sagardoa.eus edo 943 336 811.
Heldu: 60 €
Gazteak (14-17): 55 €
Umeak (4-13): 34 €










