Theme Settings

18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
.
BISITA ETA OTORDUA MIZPIRADIN
Umeak (14-17): 46€
Umeak (4-13): 28€
Mizpiradi sagardotegia, natur paradisu baten barruan kokatua.
BARNE:
- Bisita gidatua sagardotegian zehar
- Dastatze gidatua pintxoarekin
- Sagardotegi menua
IRAUPENA:
- 4 ordu inguru
ESPERIENTZIA
EZAUGARRIAK
BALDINTZAK
BESTE ZERBITZUAK
Euskal Sagardoa ezagutu eta modu ezberdin batean dastatu nahi badituzu hauxe da zure aukera! Sagardotegi bakoitzaren sagardo ezberdinak dastatuko dituzu, ezaugarriak ezagutu eta etxeko txoko kuttunak bisitatu. Ondoren, dastatzea betiko usadioan jarraituko duzu sagardotegi menu baten laguntzarekin.
- Zerbitzu osagarriak: Zerbitzu gehiagorako egin kontsulta.
- Elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa: Pertsona kopurua eta aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
- Erreserbak: info@sagardoa.eus edo 943 336 811.
Andoainen, Leizotz auzoan dago kokatuta Mizpiradi Sagardotegia. Historian zehar gorabehera handia izan duen baserria izan da. Baserrian Esnaola familia sartu zen Jon Mikelen birraitonarekin, eta ordutik, familian darrai etxeak berak eta baita sagardogintzarekiko afizioak ere. Baserrian betidanik egin dute sagardoa. 2000. Urtean berriz, baserria berritu egin zuten eta ganadua izatetik Sagardogintza ofizio izatera pasa ziren. Egun Jon Mikel gazteak darama etxearen martxa, amaren babesarekin. Angel Maria bere aitak erabaki zuen Sagardogintzaren bidea hartzea Mizpiradi baserrian eta semeak ilusioz jarraitu dio bide horri.