Dastatze gidatua eta otordua Ola sagardotegian

Ver más fotos (1)

Aurrekoa
Hurrengoa

ESPERIENTZIA

Murgildu zaitez euskal sagardoaren munduan eta Euskal Herriko burdinaren istorioan. Ola Sagardotegira gonbidatzen zaitugu esperientzia berezi bat bizitzera, historia, kultura eta sagardoa uztartzen dituena. Sagardotegia XIII. mendeko burdinola historiko batean dago, eta bertan hasiko dugu esperientzia, familiaren eta eraikinaren historia ezagutuz. Ondoren, kupeltegira gerturatuko gara, eta bertan Euskal Sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeaz gain, etxean egiten dituzten produktu ezberdinak dastatuko ditugu botilan, nahiz kupeletatik zuzenean. Eta noski, sagardo ezberdin hauen nortasunaz eta ezaugarriez arituko gara.Dastatzea amaitutakoan, menu tradizional goxoa izango duzu jateko prest: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta, sagar dultzea eta intxaurrak.

BARNE
  • Bisita gidatua sagardotegian zehar
  • Dastatze gidatua pintxoarekin
  • Sagardotegi menua
IRAUPENA
  • Bisita (30 min.) / Bazkaria (2 ordu aprox.)

EZAUGARRIAK

BISITA

Ola sagardotegian elkartuko gara bertako familia, baserria eta historia ezagutzeko. Hau guztia sagardo ezberdinak dastatzen ditugun bitartean egingo da. Etxeko sukaldeaz ere gozatuko dugu pintxo batekin eta ondorengo menuarekin.

MENUA
  • Bakailao tortilla
  • Bakailao frijitua piperrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta, irasagarra eta intxaurrak
  • Ogia / Sagardoa / kafea edo infusioa
  • Beste menuak kontsultatzeko: info@sagardoa.eus
TALDEAK / TARIFAK
  • Gutxieneko taldea: 10 pertsonatik gora
  • Taldeentzako tarifak kontsulta: info@sagardoa.eus
ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
  • Ordutegia: Urte osoan zehar: Urtarriletik apririlera ostiraletik igandera 13:45etan. Maiatzetik abendura asteartetik igandera 13:45etan.
  • Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
  • Beste hizkuntza edo ordutegiak: info@sagardoa.eus
ELKARGUNEA
  • Sagardotegia: Ola: Bo. Meaka, 102, 20304 Irun, Gipuzkoa.

BALDINTZAK

ORDAINKETA

Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.

BONOA

Ordainketa egin ondoren, bonoa helaraziko zaizue posta elektronikoz. Bono hori frogagiri bezala balioko dizue, paperean edo mugikorrean aurkeztuz.

EZEZTAPENAK
  • Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.

    Heldu: 52 €

    Gazteak (14-17): 47 €

    Umeak (4-13): 26 €

    Loading...