18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
EUSKAL BALEONTZIA ETA SAGARDOTEGIA GARRAIOA BARNE
ESPERIENTZIA
Ezagutu Euskal kulturaren bihotza, XVI. mendeko San Juan baleontziaren berreraikuntzaz eta sagardotegi menu tradizionalaz gozatuz! Hasteko, Donostiako elkargunean elkartuko gara, eta Sagardoa Routeko furgonetarekin elkarrekin joango gara Albaola Museora. Itsasoa eta sagardoa elkartzen dituzten sekretuak ezagutuko dituzu, garai bateko gure marinelen historiaren bidez. Lehenik Pasaiako badia ezagutuko dugu eta ondoren Albaola Itsas Kultur Faktorian geldituko gara, non XVI. mendeko San Juan baleontzia eskuz berreraikitzen ari diren. Ondoren, Euskal Herriko sagardotegi bat bisitatuko dugu, sagardoa txotxetik dastatu eta menu tradizionalaz gozatzeko. Azkenik, gure gidak Donostiara itzularaziko gaitu.
- BARNE:
-
- Bisita gidatua Albaolan
- Bisita gidatua sagardotegian
- Sagardotegiko menu tradizionala
- Gida zerbitzua
- Garraioa barne
- IRAUPENA:
-
- 6 ordu
- ELKARGUNEA:
-
- C/Bengoetxea, 2. Donostia-San Sebastián
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Donostia edo inguruko herrietako elkargunean elkartuko gara, eta handik Albaola Itsas Kultur Faktoriara joango gara. Bertan, XVI. mendeko baleontziaren berreraikuntza eskuz ikusiko dugu. Ondoren, sagardotegi batera joango gara bisita gidatua egitera eta sagardoa dastatzera. Bukatzeko, Donostiara itzuliko gara elkargunera.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piparrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta irasagar eta intxaurrekin
- Ogia eta Sagardoa
- Beste menuak kontsultatzeko: info@sagardoa.eus
- TALDEAK / TARIFAK
-
- Gutxieneko taldea: 1 pertsona
- Gehieneko taldea: 8 pertsona
- Taldeentzako tarifak: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa
- Ordutegia: Urte osoan zehar. Asteazken eta ostiraletan: 10:30 – 16:30
- Beste hizkuntza edo ordutegiak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Elkargunea: Donostiako Bengoetxea kalea, 2
- Beste elkargune baterako kontsulta: info@sagardoa.eus
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko unean jardueraren %100 ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa posta elektronikoz jasoko duzue. Paper formatuan edo mugikorrean aurkeztu daiteke frogagiri moduan.
- EZEZTAPENAK
-
- Ezeztapena doakoa izango da erreserba baino 72 ordu lehenago arte.
SAGARDOTEGIA AUKERAN
- Aburuza (Aduna)
- Astarbe (Astigarraga)
- Bereziartua (Astigarraga)
- Gaztañaga (Andoain)
- Iparragirre (Hernani)
- Mizpiradi (Andoain)
- Oiharte (Zerain)
- Ola (Irun)
- Petritegi (Astigarraga)
- Saizar (Usurbil)
* Mesedez, erreserba egiterakoan adierazi OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.
Heldu: 93 €
Haurrak (14-17): 58 €
Haurrak (4-13): 45 €























