18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
BISITA ETA BAZKARIA SAGARDOTEGIAN GARRAIOAREKIN
ESPERIENTZIA
Bizi sagardotegiko esperientzia, dastatu Euskal Sagardoa eta egin bidaia gure jatorrira! Sagardotegiaz gozatu nahi duzu baina ez dakizu nola iritsi bertara? Ibilbide honetan konponbidea bilatu dugu zuretzat. Donostian jasoko zaitugu gure gidaren eskutik deskubritu ditzazun gure lurrari, kulturari eta gastronomiari lotuta dagoen edari kuttun honen sekretuak. Sagastia, baserri dolarea, elaborazio gunea eta upategiak ezagutuko dituzu. Eta noski, sagardoa dastatuko dugu, euskaldukok egiten dugun moduan: botilan eta txotxetik. “Txoootx!” deiadarra sagardoa dastatzera gonbidapena da. Edalontzia eskuetan duzula, gerturatu zaitez kupelera eta gidarien laguntzaz, bertako sagardo naturalak dastatu sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen duzun bitartean. Esperientzia bukatutakoan Donostiara itzuliko gara furgonetan.
- BARNE:
-
- Bisita gidatua sagardotegian (PRIBATUAN)
- Sagardo eta pintxo dastatzea
- Sagardotegi menu tradizionala
- Garraioa barne
- IRAUPENA:
-
- 4 ordu
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Gure gidak Donostiako Bengoetxea, 2 kalean jasoko zaitu. Gure Sagardotegi batera joango gara eta bertan ibilbide txiki bat egingo dugu sagastia eta sagardotegiko txokoak ezagutzeko. Bisita honetan sagardo naturalaren dastatzea egingo dugu, lehenengo botilatik eta ondoren txotxetik. Ondoren, menu tradizionalaz gozatzeko eta sagardoa txotxetik dastatzeko denbora librea izango duzu. Bukatzeko, berriz ere Donostiara bueltatuko gara gure furgonetan.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piparrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta irasagar eta intxaurrekin
- Ogia eta Sagardoa
- Beste menuak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- TALDEAK / TARIFAK
-
- Gutxieneko taldea: 1 pertsona.
- Taldeentzako tarifak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
- Ordutegia: Urte osoan zehar.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Elkargunea: Bezeroak aukeratutakoa.
- Beste elkargune baterako kontsulta egin: info@sagardoa.eus
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa posta elektronikoz bidaliko dizugu. Bono hori frogagiri moduan erabiliko da jarduera burutzeko, paperean edo mugikorrean.
- EZEZTAPENAK
-
- Ezeztapena doan izango da erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
SAGARDOTEGIA
- Aburuza (Aduna)
- Gaztañaga (Andoain)
- Iparragirre (Hernani)
- Mizpiradi (Andoain)
- Oiharte (Zerain)
- Ola (Irun)
- Saizar (Usurbil)
* Erreserba egiterakoan, mesedez, adierazi OHARREN atalean zein sagardotegitan parte hartu nahi duzun.











