18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
BERTAKO PRODUKTUEN AZOKA ETA SAGARDOTEGIA
ESPERIENTZIA
Euskal Baserria da egun gure lurraldeko Paisaia Kulturalaren protagonista nagusia. Berauetan ekoizten dira egun ere Tolosako kaleetara baserritarrek ekartzen dituzten garaiko produktu freskoak. Azoka larunbatero izan ohi da, orain urte askotik hona. Tolosako Alde Zaharretik bueltatxo bat eman ondoren, gure paisaian barrena bidaia jarraituko dugu Sagardotegira heldu arte. Bertako familia ezagutuko dugu eta baita hainbeste atsegin dugun sagardoa eskuratzeko eman beharreko pausu guztiak ere. Lehenik eta behin euskal sagardoa botilan dastatuko dugu eta ondoren Sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko eseriko gara.
BARNE
- Bisita gidatua bertako produktuen azokan
- Bertako produktuen dastatzea
- Bisita eta dastatze gidatua sagardotegian
- Sagardotegiko menu tradizionala
IRAUPENA:
- 5 ordu inguru
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Tolosako turismo bulegoan elkartuko gara herrian zehar ordubete inguruko bisita bat egiteko. Herriko azokak bisitatuko ditugu eta Alde Zaharrean zehar bueltatxo bat emango dugu. Ondoren, sagardo dastatze gidatua egingo da inguruko sagardotegi batean eta menu tradizional batekin bukatuko duzu txangoa.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua
- Txuleta parrillan
- Gazta irasagar eta intxaurrekin
- Ogia eta sagardoa
- Beste menuak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- TALDEAK / TARIFAK
-
- Gutxieneko taldea: 10 pertsonatik gora.
- Taldeentzako tarifak kontsulta egin: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.
- Ordutegia: Urte guztian zehar. Larunbatetan 10:30etan Tolosan eta 12:30etan Sagardotegian.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Tolosako Turismo Bulegoa: Plaza Zaharra Plaza, 10, Gipuzkoa.
- Garraio zerbitzua nahi bada egin kontsulta: info@sagardoa.eus
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- EZEZTAPENAK
-
- Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
SAGARDOTEGIAK
- Aburuza (Aduna)
- Iparragirre (Hernani)
- Mizpiradi (Andoain)
- Oiharte (Zerain)
- Ola (Irun)
- Petritegi (Astigarraga)
- Saizar (Usurbil)
* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.
Heldu: Bertatik 50 €
Haurrak (14-17): 44 €
Haurrak (4-13): 22 €



















