18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
EUSKAL BASERRIA ETA SAGARDOTEGIA GARRAIOAREKIN
ESPERIENTZIA
Sagardoa egiteko duela 500 urte erabiltzen zen teknikaren esperientziaz gozatu! Igartubeiti XVI. mendearen erdialdean eraiki zen eta Urrezko Aroko euskal baserriaren ordezkari bikaina da. Ondo kontserbatutako egurrezko egitura du eta barruan egurrezko sagardo dolare bat dago. Urrian zehar "Sagardo Astea" ospatzen da eta aukera paregabea da sagarra zanpatu eta sagardoa nola egiten zen ikusteko. Baserria bisitatu ondoren, gaur egungo sagardotegi bat bisitatuko dugu eta sagardoa gaur egun nola egiten den ikusiko dugu. Bukatzeko, Euskal Sagardoa eta sagardotegiko menu tradizionala dastatuko ditugu.
- BARNE:
-
- Bisita gidatua Igartubeiti baserrian
- Sagar zuku naturalaren dastaketa
- Bisita gidatua eta sagardo dastatzea sagardotegian
- Sagardotegi menu tradizionala
- Gida eta garraioa barne
- IRAUPENA:
-
- 6 ordu
- ELKARGUNEA:
-
- C/Bengoetxea, 2. Donostia-San Sebastián
EZAUGARRIAK
- BISITA
- Donostiako Bengoetxea kaleko elkargunean elkartuko gara eta Ezkio herriko Igartubeiti dolare baserrira joango gara. Bertan, sagarra zanpatu eta sagardoa garai batean nola egiten zen ikusiko duzue. Jarraian, sagardotegi batean bisita gidatua egin eta Euskal Sagardoa eta menu tradizionala dastatuko dira. Amaieran, Donostiara bueltatuko gara.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piparrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta irasagar eta intxaurrekin
- Ogia eta Sagardoa
- Beste menuak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- TALDEAK / TARIFAK
-
- Gutxieneko taldea: 1 pertsona
- Gehieneko taldea: 8 pertsona
- Taldeentzako tarifak kontsulta: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa
- Ordutegia: Urte osoan zehar. Asteazkena eta ostirala: 10:30 - 16:30
- Beste ordutegi edo hizkuntzak: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Helbidea: Donostiako Bengoetxea kalea, 2
- Beste elkargune baterako kontsulta: info@sagardoa.eus
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
- Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
- Ordainketa egin ondoren, bonoa helbide elektronikora bidaliko da. Bonoa paperean edo mugikorrean erakutsi daiteke frogagiri gisa.
- EZEZTAPENAK
- Doan ezeztapena erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
SAGARDOTEGIA AUKERAN
- Aburuza (Aduna)
- Altzueta (Hernani)
- Astarbe (Astigarraga)
- Bereziartua (Astigarraga)
- Gartziategi (Astigarraga)
- Gaztañaga (Andoain)
- Iparragirre (Hernani)
- Mizpiradi (Andoain)
- Oiharte (Zerain)
- Ola (Irun)
- Petritegi (Astigarraga)
- Saizar (Usurbil)
* Erreserba egitean, mesedez, adierazi OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.
Heldu: 93 €
Haurrak (14-17): 58 €
Haurrak (4-13): 45 €











