Igartubeiti baserria eta Sagardotegia

XV. mendean eraikitako Igartubeiti tolare-baserria bisitatzea Euskal Herriko historia bizian murgiltzea da. 

Igartubeiti baserria eta Sagardotegia

Ondo kontserbatutako dolare-baserri honetan ikus daiteke nola, mendeetan zehar, eguneroko bizitza sagardoaren ekoizpenaren, lurraren eta lanaren inguruan antolatzen zen. Esperientzia hau sagardotegi batera bisita eta bazkariarekin osatzen da, ondarea, kultura eta gastronomia uztartzen dituen ibilbide borobila sortuz.

Igartubeiti baserria: bizitza, lana eta ekoizpena

Igartubeiti ez zen etxebizitza hutsa, produktu ezberdinen ekoizpenerako espazioa baizik, non pertsonek, animaliek eta lanbideek teilatu bera partekatzen zuten. Etxe osoan zehar ibiliko zara espazio bakoitzak zuen funtzio zehatza ulertzeko. 

caserio vasco

Beheko solairua: baserriko egunerokoa

Sukaldea, etxearen bihotza

Beheko solairuan sukaldea dago, familiaren bizitzaren erdigunea. Sua lurrean egiten zen zuzenean, bai janaria prestatzeko bai etxea berotzeko. Su horren inguruan bazkariak partekatzen ziren, jakintzak transmititzen eta baserriko egunerokoa antolatzen zen ere.

caserio vasco

Logelak

Sukaldearen ondoan familiak lo egiteko erabiltzen zituen hiru gelak daude. Oinarrizkoak eta erosotasun handirik gabeak ziren, ingurunearekin eta eguneroko lanarekin estuki lotutako bizimodu xumea islatuz.

caserio vasco

Lihoa eta ehungintza 

Solairu berean lihoa eta ehungintzari eskainitako espazio txiki bat dago. Inguruan landatzen zen lihoa, etxean lehortu, orraztu eta harilkatzen zen, ondoren arropa eta eguneroko ehunak egiteko. Espazio honek etxe barneko lanen garrantzia azpimarratzen du.

caserio vasco

Upeltegia eta ukuilua: sagardoa animalien alboan

Beheko aldean upeltegia ere badago, ukuiluaren barruan kokatua. Familiak izan ohi zituzten animalia gutxi hoiek egurrezko kupelen ondoan zeuden. Animalien berotasunak etxeko tenperatura egonkor mantentzen laguntzen zuen, muztioaren hartzidura erraztuz ere. Baliabideen aprobetxamenduaren adibide bikaina da honako hau.

caserio vasco

Goiko solairua: lana, biltegia eta tradizioa

Dolarea: Igartubeiti Baserriaren arima

Goiko solairura igota, baserriko elementurik adierazgarriena aurkitzen dugu: dolarea. Egurrezko egitura erraldoi honek sagarrak zanpatu eta muztioa lortzeko balio zuen. Dolareak lan kolektiboa eskatzen zuen eta baserriko bizitzaren erritmoa markatzen zuen. Sagardorik gabe, ez zegoen dolare-baserririk.

caserio vasco

Ganbara: artoa lehortu eta gordetzeko

Dolaren ondoan ganbara dago, ongi aireztatutako espazioa, artoa gordetzeko eta lehortzeko erabiltzen zena. Euskal Herrira iritsi zenetik oinarrizko elikagaia izan zen artoa, eta solairu honetako altuerak eta aireztapenak alea hilabetez ondo kontserbatzea ahalbidetzen zuen.

caserio vasco

Zurgintza: egurra funtsezko baliabide gisa

Solairu honetan zurgintzarako gune txiki bat ere badago. Bertan tresnak, nekazaritzako lanabesak eta baserria, dolarea edo kupelak mantentzeko beharrezko piezak egiten eta konpontzen ziren. Egurra funtsezko materiala zen, eta haren lanketa ezinbestekoa.

caserio vasco

Erleen gunea

Etxeko beste txoko berezi bat erleentzat gordetakoa da. Garai batean, eztia zen gozagarri natural bakarrenetakoa, bai elikaduran bai sendagai gisa erabiltzen zena. Espazio honek ere baserriaren izaera autohornitzailea erakusten du.

caserio vasco

Txalaparta: sagardoaren eta komunitatearen soinua

Goiko solairuan txalaparta txiki bat ere aurkitzen dugu, sagardoaren munduari estuki lotutako euskal perkusio-tresna. Jatorria dolare-baserrietan du, sagardo berria prest zegoela iragartzeko, auzokoak deitzeko edo une bereziak ospatzeko jotzen baitzen. Bi lagunek egurrezko oholak kolpatuz erritmozko elkarrizketa sortzen dute, gaur egun euskal kulturaren ikur bihurtua.

caserio vasco

Igartubeititik sagardotegira: esperientzia osoa

Baserriaren bisita bertako sagardotegi batean visita eta bazkariarekin osatzen dugu, historia zapore bihurtzen den lekua.

Bisita gidatuan zehar Euskal Sagardoa dastatuko duzu, bertako sagarrekin soilik egindako sagardoa, eta honen ekoizpen-prozesu osoa gertutik ezagutuko duzu.

Txotxean ere dastatuko duzu sagardoa, kupela ireki, sagardoa zuzenean upelatik dastatu, nola zerbitzatu behar den ikasi eta gure lurraldean hain errotua dagoen erritu sozial honetaz gozatzeko aukera izango duzu.

caserio vasco

Sagardotegiko menu tradizionala

Esperientzia sagardotegiko menu klasikoarekin borobiltzen da:

  • Bakailao-tortila
  • Bakailao frijitua piperrekin
  • Txuleta parrillan
  • Idiazabal gazta intxaur eta irasagarrarekin

Guzti hau sagardoa txotxean edo botilan dastatzen duzun bitartean.

caserio vasco

Esperientzia osoa eta malgua

Esperientzia hau garraioarekin edo garraiorik gabe erreserbatu daiteke, bisitari mota eta behar ezberdinetara egokituz. Euskal kultura gertutik ezagutu nahi dutenentzat proposamen ederra da, ondarea, tradizioa eta gastronomia uztartzen dituena.

Gure irteeren inguruko informazio gehiago:

IGARTUBEITI BASERRIA ETA SAGARDOTEGIA

IGARTUBEITI BASERRIA ETA SAGARDOTEGIA GARRIO/GIDAREKIN

caserio vasco

Azken bideoak

Ikusi guztiak
Loading...