18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
Bisita eta bazkaria Astarben
ESPERIENTZIA
Familian lan egiten duen leku zoragarria da Astarbe, errege bidearen ondoan dagoena eta urte luzeetako historia produktuaren dastatzetik gozatzeko aukera ematen duena. Bisita-dastatze berezia da etxe honetakoa: etxeko hiru sagardoak eta bertako sukaldariek mimoz landutako garaiko bi pintxo izango ditugu lehenengo aukeran, otordu borobilarekin bukatzeko. Astarbe Sagardotegiaren XV. generazioa dugu egun bertan lanean: beren sagastia eta familiarekin lotura duten Mendiola eta Astarbe sagarrak ditu lan honen oinarri. Horiekin osatutako Euskal Sagardoa Jatorri Deitura eta bertako sagarrekin egindako lehen sagardo aparduna dira beren produktu kuttunak. Oinarri sendo horren gainean ari dira egun eraikitzen sagardotegiaren etorkizuna Joseba eta Hur anaiak, Kizkitza arreba eta Agurtzane amarekin batera. Sagardotegi honetan bertako eta kalitatezko produktuekin sukalde eredu berritzailea garatu dute, sagardotegiak beste koska bat igoz euskal gastronomiaren trenera.
- Barne:
-
- Etxeko sagardo eta pintxoen dastatze gidatua
- Sagardotegi menua
- Iraupena:
-
- 4 ordu inguru
EZAUGARRIAK
- Bisita
-
Astarbe sagardotegian elkartuko gara bertako familia, baserria eta historia ezagutzeko. Hau guztia sagardo ezberdinak dastatzen ditugun bitartean egingo da. Etxeko sukaldeaz ere gozatuko dugu pare bat pintxoekin eta ondorengo menuarekin.
- Menua
-
- Dastatzea gidatua: Aperitiboa eta 3 sagardoen dastatzea: Euskal Sagardoa eta 2 sagardo txotxean.
- Menu tradizionala: Bakailao tortilla, bakailao konfitatua piper berdeekin edo bakailaoa saltsa berdean, gure baserrietako txuleta parrillan, euskal gazta taula, sagardo apardunarekin eta irasagarrarekin egindako marmelada eta intxaurrak. Ogia, sagardoa, kafea edo infusioa.
- Beste menuak: info@sagardoa.eus
- Taldea / Tarifak
-
- Gutxieneko taldea: 2 pertsonatik gora.
- Taldeentzako tarifak: info@sagardoa.eus
- Hizkuntzak / Ordutegia
-
- Ordutegia: Urtarriletik abendura. Ostegun eta larunbatetan. 12:30etan.
- Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
- Beste ordutegiak eta hizkuntzak: info@sagardoa.eus
- Elkargunea
-
- Sagardotegia: Astarbe: Txoritokieta Bidea, 13, 20115 Astigarraga, Gipuzkoa.
BALDINTZAK
- Ordainketa
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- Bono
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- Ezeztapenak
-
- Bisitaren ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
BESTE ZERBITZUAK
- Zerbitzu osagarriak: Zerbitzu gehiagorako egin kontsulta.
- Elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa: Aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
- Erreserbak: info@sagardoa.eus edo 943 336 811
Heldu: 60 €
Haurrak (14-17): 53 €
Haurrak (4-13): 28 €











