18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
- New

Euskal Sagardoa Premium Gurutzeta
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala.
Ezaugarriak
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala, Euskal Sagardoaren ezaugarri guztiak betetzeaz gain, azterketa organoleptikoan puntuazio altuak lortu dituena.
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
| Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
| Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
| Grasak | 0,0 g | |
| Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
| Proteinak | 0,0 g | - |
| Gatza | 0,2 g | |
Euskal Sagardoa J.D. Premium
EUSKAL SAGARDOA J.D. PREMIUM, %100 tokiko sagarra eta kalitate handiko sagardoa!
Sagardo natural kalitate handikoa, 100% bertako sagarrekin egina; Euskal Sagardoa jatorri-deituraren eskakizun guztiak betetzeaz gain, puntuazio altua lortu du azterketa organoleptikoan.
Gurutzeta Sagardotegia
Astigarragako Ergobia Auzoan kokatzen da Gurutzeta Sagardotegia, Donostiatik 6 km-tara. Bere jatorria XIX. mendearen amaieran dago, Joxe Mari Urreaga (Largaene baserrikoa) eta Joxepa Inaxi Aranburu (Sansonategi baserrikoa) ezkondu eta lurrari, sagarrari eta tolareari estuki lotutako familia-proiektu bati hasiera eman ziotenean. Mende bat baino gehiagoz, familia bereko lau belaunaldik pixkanaka sendotu eta modernizatu dute sagardotegia, upategia handituz eta ekoizpen-teknika berriak txertatuz, betiere tradizioaren funtsa galdu gabe. 2024ean,Etxeberria familiak hartu du sagardotegiaren kudeaketa bere gain, sagardogintzan duen esperientzia propioa erantsiz: betidanik egin dute etxerako sagardoa, 1975ean sagardo hau merkaturatzeari ekin zioten, eta 1980tik aurrera ostalaritza eta txotx ereduarekin hasi ziren. Gaur egun, Igor Huegun Etxeberriaren zuzendaritzapean, Gurutzetak bi sagardogile familiaren ibilbidea eta jakintza bateratu ditu, eta etorkizunari begira aro berri bati hasiera eman dio, tradizioa eta profesionaltasuna elkartuz.




