Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reinicializar

¿Eres mayor de edad?

Lo sentimos, tienes que ser mayor de edad para entrar :(

Sagastitik kupelera eta ondarearen europako jardunaldiak

05/04/2018

Sagardoren sekretupeko magia argitara aterako dizugu urrian!

Sagastitik kupelera eta ondarearen europako jardunaldiak

Gure sagardotegiak sagarra bildu eta sagardoa egiteko garaian daude. Udazkenaren garrantzia bistara atera eta sagardotegiek egiten duten lana ezagutzera emateko “Sagastitik Kupelera” eta “Ondarearen Europako Jardunaldiak” ekimenen barruan Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Gipuzkoako zenbait Sagardotegi, Zerain Dezagun Fundazioa, Iturraran Parketxea eta Ignaziotar Bidearekin batera hainbat ekintza antolatu ditu. Horrela, oraingoan, “Ate Irekien” eta zenbait sagardo munduko eta inguruko baliabide turistiko zein kulturalen ekintzen txanda da. Gipuzkoako zazpi sagardotegik eta sei udalerrik, Irungo Olak, Aiako Satxotak, Astigarragako Petritegik, Hernaniko Iparragirrek, Zeraingo Otatza eta Oihartek eta Azpeitiko Añotak sagarra eta sagardoaren inguruko planak proposatzen dizkigute iraila eta urriko asteburuetarako.

Sagardotegi hauetara bertaratzen denak sagardo naturala nola egiten den ikusteko aukera izango du, parte hartzearekin batera. Sagarra biltzen hasi eta elaborazio prozesuarekin jarraituz. Sagarra garbitu, aukeraketa eta ondorengo pausoak ikusteko aukera izango da: matxaka eta tolarea. Muztio egin berria tolaretik atera ahala, dastatu ahal izango da. Muztioa dekantazio upeletara eramango da 24 ordutan garbituz joan dadin eta bertatik kupeletara. Sagardoak bi irakinaldi egin behar ditu kupeletan, ahalik eta zorrotzen kontrolatuta. Irakinak bukatuta, uzta berriko sagardoa dastatzeko prest izango da 2018 urteko txotx garairako nahiz botilarako.

Heldu naiz haurrentzako ekintzak proposatzen dituzte sagardotegiek. Jolasak, karaokeak, sagastietan bisitak eta musika izango dira familiak inguratzeko arrazoi nagusia. Hau guztia azalpenak entzun eta iritziak trukatuz egingo da eta ondoren, nahi duenak mokadutxo bat egin edo bazkaltzera ere gelditu daiteke eta bertan izena emateko aukera izango du sagardotegietara deituta.

Euskal lurraldeetan ohikoak diren paisai natural eta baserriak izango dira protagonista ekimen guzti hauetan. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak “Sagardoaren Ibilbidea” markaren bitartez sagardoaren kultura sustatzeko helburua du, betiere euskal kultura eta lurraldearekin lotuta. Sagardotegiak euskal baserri dolareetatik jaio direla kontutan izanda, gure sagardotegiek garrantzi handia ematen diote historiari eta beraz, baserri eta paisaiei. Ezin ahaztuko gara Euskal herriko paisaia XVI. mendean sagastiez betea zela, sagardoa edari printzipala baitzen, bertako jendeak kontsumitua baina euskal dolare baserriek ekoizten zuten sagardo litro gehienak baleontzietako arrantzaleentzat izaten ziren. Izan ere, euskal ontzigintza industri indartsu bat izanda mendeetan zehar, guztiz lotuta egon dena sagardo sektorearekin. Gure basoetako paisaiak beraz, zer esan handia dute, kontutan izanda garai haietako itsasontziak gure basoetako zuhaitzekin egiten zirela.


OLA SAGARDOTEGIA (IRUN)

Sagar Eguna Irungo Ola Sagardotegian

Ola Sagardotegiak urteroko legez bere Sagar Egun arrakastatsua antolatu du! Irailaren 24ean izango da, arratsaldeko 17:00etan Ola Sagardotegian. Sagar erakusketa, sagar dastatzea, sagar txertaketa, zizarra eta pitarraren probaketa, sagardo berezien dastatzea izango da besteak beste Olara gerturatzen direnak egingo dutena. Hori guztia erromeri giro batean trikitixa eta txalapartak lagunduta.

Noiz: Irailaren 24, igandea.
Ordua: Arratsaldeko 5etan.
Non: Irungo Ola Sagardotegian. Meaka Auzoa, 102.
Informazio gehiago eta erreserbak: 943 62 31 30 / www.olasagardotegia.eus


SATXOTA SAGARDOTEGIA (AIA)

Goazen sagar biltzera!

Elaborazio garai bete-betean Satxota Sagardotegiko sagastietan sagar bilketa egingo da (Errota jatetxearen alboan). Ondoren, sagar ezberdinen, sagardoaren eta sagar muztioaren dastatzea egingo da, pintxo goxoaz lagunduta. Satxota Sagardotegiak gustu handiz gonbidatzen zaitu Sagarrondotik tolarera, tolaretik kupelera eta kupeletik botilara sagarra nola sagardo bihurtzen den ikustera gerturatzera. Txotx!

Eguna: Urriaren 14, larunbata.
Ordua: 11:00 – 12:30.
Lekua: Satxota Sagardotegiaren sagastian (Errota Jatetxearen alboan).
Informazio gehiago eta erreserbak: 943 83 53 89 / iturraran@gipuzkoamendizmendi.net


IPARRAGIRRE SAGARDOTEGIA (HERNANI)

Ate irekien eguna

Ate irekien egunera gerturatzen denak etxeko sagastian sagarra kizkiarekin biltzeko aukera, sagarra nola jotzen den ikusteko tartea eta egindako lanaren ondoren bildutako sagarrek atera duten muztioa dastatzeko saria izango dute. Horretaz gain, Iparragirre sagardotegiak duen Sagardo Gunea, sagardogintzari eskainitako erakusketa eta espazioa ezagutzeko aukera izango ditu. Bertan, bisita gidatuak egiteaz gain, bilerak, lunchak, eta beste hainbat ekintza aurrera eramateko aukera izan ohi da.

Sagarrondotik sagarrondora jolaserako ere izango dugu tartea, familientzako sagar-biltze lehiaketan parte hartuz. Nor baino nor, kizkia eta saskia eskuan!

Noiz: Urriak 15, igandea.
Ordua: Eguardiko 12:00etan.
Non: Hernaniko IPARRAGIRRE sagardotegian. Osiñaga auzoa, 10.
Informazio gehiago eta erreserbak: 943 55 03 28 / info@iparragirre.com


AÑOTA SAGARDOTEGIA (AZPEITIA)

Ignaziotar Lurraldea, Bisita Gidatua San Inazio 1535 “Elosiagako Santa Luzia ermita eta Sagardoaren Lurra”

San Inazio azkenekoz Euskal Herrira itzuli zenean, Elosiaga Ermita bisitatu zuen, Santa Lucia Ermita, berak predikatzen zuen zuhaitza kontserbatzen den lekua. Ermitatik oso gertu, Añota Sagardotegia dago eta, sagardoa, bai garai hartan bai gaur egun garrantzi handiko edaria izanik, bisita honetan sagardoaren lurra eta ekoizpena ikusi ahal izango dira.

Noiz: Urriak 15, igandea.
Ordua: Eguardiko 12:00etan.
Non: Elosiagako Santa Lutzi ermitan (Añota Sagardotegiaren inguruan).
Informazio gehiago eta erreserbak: 943 151 878 / info@ignaziotarlurraldea.com


PETRITEGI SAGARDOTEGIAN (ASTIGARRAGA)

Ate irekien eguna eta esklusiban XV. Mendeko dolarea martxan!

Aurten ere Petritegi sagardotegian ate irekiaren eguna ospatuko dute. Bertako sagastian sagarra bildu, sagardo sagar desberdinak dastatu, muztioa egin eta lortutako sagar zukua dastatu, prozesu guztia zuzenean ikusteko eta parte hartzeko aukera paregabea. Haur eta familientzako ekintza ezberdinak antolatuko dira: sagar bilketa, astoan bueltaxkak, haur jolasak, toka txapelketak besteak beste.

Berrikuntza moduan, aurtengoan XV. mendeko tolare batean egingo da sagardoa. Eguna alaitzeko Aitor eta Jon Mendiluze aita-semeak ariko dira bertsotan.

Ondoren sagardotegian bazkaltzeko aukera paregabea txotx eginez. Haurrentzat menu desberdinak eta ondoren haurrentzat jokoak eta karaokea.

Noiz: Urriak 29, igandea.
Ordua: Ate irekiak 11:00-13:30. Haurrentzako tailerrak 15:30-17:00. Haurrentzat karaokea 17:00-19:00.
Non: Astigarragako PETRITEGI sagardotegian. Petritegi baserria 8, Petritegi bidea.
Informazio gehiago eta erreserbak: 943 45 71 88 / reservas@petritegi.com


OTATZA ETA OIHARTE SAGARDOTEGIAK (ZERAIN)

Zeraingo sagastietan ibilaldia eta upeltegian bisita dastatzearekin!

Euskal Herrian sagardoaren jatorriaz oso gutxi badakigu ere, sagarra naiz sagarrondoa euskaldunon artean oso antzinatik ezaguna izatearen arrastoak daude. XVI. mendean Euskal Herriko paisaia sagastiez betea zen.

Zerainen, sagardoak historikoki garrantzi handia izan du. Gaur egun bi sagardotegi ditugu eta sagastiek gure paisai bizi eta kulturalaren parte dira. Bisita gidatu honetan sagastiak bisitatuko ditugu eta sagardoa nola egiten den ikusiko dugu.

Noiz: Urriak 21, larunbata.
Ordua: 00.
Non: Zeraingo Herri Museoan. Otatza sagardotegiko sagastietan eta Oiharte sagardotegian.
Informazio gehiago eta erreserbak: 943 80 15 05 / turismobulegoa@zerain.eus

Comentarios

Deje su comentario