18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Oiharte Euskal Sagardoa Premium
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala.
Deskribapena
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala, Euskal Sagardoaren ezaugarri guztiak betetzeaz gain, azterketa organoleptikoan puntuazio altuak lortu dituena.
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
| Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
| Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
| Grasak | 0,0 g | |
| Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
| Proteinak | 0,0 g | Sulfitoak ditu |
| Gatza | 0,2 g | |
Euskal Sagardoa J.D. Premium
EUSKAL SAGARDOA J.D. PREMIUM, %100 tokiko sagarra eta kalitate handiko sagardoa!
Sagardo natural kalitate handikoa, 100% bertako sagarrekin egina; Euskal Sagardoa jatorri-deituraren eskakizun guztiak betetzeaz gain, puntuazio altua lortu du azterketa organoleptikoan.
Sagardotegia Oiharte
XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oihartek, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2002an eraberritu eta Nekazal Etxea jarri zutenetik. Sagardotegiaren bodega berria, azken teknologiako makinariaz horniturik, Nekazal etxearen ondoan kokaturik dago. Bilbo, Iruña, Donostia eta Gasteiztik gutxi gora-behera distantzia berdintsura kokatuta dago, Goierriko bihotzean, Zerainen. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro epela aurkituko dute Oiharten.


