Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

GIPUZKOAKO SAGARDOGILEEN ELKARTEA

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea 1977an sortu zen ofizialki eta sagardo naturala ekoizten duten 42 sagardotegik osatzen dute gaur egun. Bere funtsezko eginkizunak dira sagardoaren sustapena eta elkartekideen interesak defendatzea. Azken urteetan urrats sendoak eman dira sektorea profesionalizatu eta produktuaren kalitatea hobetzeko eta aurrera ere horretan jarraitzea izango da helburua, lehengo bideak sendotu eta berriak arakatuta.

 

Zerbitzuak

Sagardogilearekiko arreta zuzena

Aholkularitza orokorra

Kudeaketa orokorra

Zerbitzu turistikoak

Komunikazioa

Salmenta estrategiak eta kanalak

Ekitaldien antolakuntza

Ekimenak

Promozioa

Irudia

Hedabideetan presentzia

Erosketa zentrala

Sagardoa Route

Sagardoa Route, sagardotegien etorkizuna lantzen duen proiektua estrategiko eta turistikoa da. Berak biltzen du Sagardoaren inguruko esperientzia eta eskaintza multzoa, eta bere barne ditu Euskal Herriko 7 lurraldeetako sagardotegiak. Euskal sagardotegien erreserba zentrala gara eta planak, egun pasak eta bidaiak neurrira ere antolatzen ditugu.

Egin itzulia gure jatorrira eta ezagutu Euska Herria sagardoaren bitartez!

EUSKAL SAGARDOA
JATORRI DEITURA

Jatorria eta Kalitatea dira gure Euskal Sagardoaren oinarri. Gure sagastietan jasotako sagarrak, gure produktuaren jarraipena eta ondorengo zertifikazioa dira Jatorri Deitura berezko egiten dutenak. Baina Euskal Sagardoa hori baino gehiago da. Euskal Sagardoa produktu estrategikoa da sagardogintza sektorean eta bera da Sagardoa Routekin batera Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen lan lerroa osatzen duena.

Nor gara

Amaia, Olatz eta Ana gara, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea Euskadiko Sagardogileen Federazioko kide gara, Bizkaia eta Arabako sagardogileen Elkarteekin batean. Horrez gain, Sagardoa Route proeiktua lantzen dugu, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko Elkarteekin eta Euskal sagardoaren kultura eta turismoko hainbat eragilerekin batean.

Amaia Zubeldia Arratibel

Produktu arduraduna

Olatz Mitxelena Garmendia

Koordinatzailea

Ana Larred Garcia

Idazkaria