Theme Settings
18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
Filtros
.
Gartziategi
Adituek diotenez, hau da egungo sagardotegirik zaharrena edo zaharrenetarikoa, Urumea ibaiaren ibarrean kokatua, XVI. mendetik. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako ezagutzarekin eta teknologia berrien laguntzaz, sagardo ekoizpenarekin jarraitu dute. Tradizioa eta modernitatea uztartuz egiten dugu Euskal Sagardoa, betiere, kalitatea bermatuta eta bertako sagarraren potentzialitate guztia aprobetxatuta. Gartziategik ekoitzitako sagardo guztia, hau da, %100, Euskal Sagardoa jatorri deituraren izenpekoa da.
Jatorrizko familiaren abizena Arrieta izan bada ere, gure birraitonak bederatzi alaba izan zituen eta horrek abizena aldatzea ekarri zuen. Gaur, haren oinordekoak diren Lizeaga Astigarraga familiak kudeatzen du sagardotegia.
- Sagardo salmenta.
- Aparkalekua.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako egokitua.
- Gartziartegi Sagardotegia, Martutene Pasealekua, 139. 20014 Donostia.
-
Mapa Ikusi
43.2884449,-1.9505865
gartziategi@gmail.com
- (+34) 943 469 674