Txotx denboraldia, bertako plazerra lelopean ireki du Euskal Sagardo Sektoreak 2026ko Txotx denboraldia. Gaur Andoaingo herriak omenaldia egin nahi izan diete beren herriko sagar eta sagardo ekoilzleen lanari. Hori dela eta Amaia Zubeldia Arratibel andoaindarra izan da herriko sagarrekin egindako lehen Euskal Sagardoa dastatzeko arduraduna.
Bestalde, Xabat Illarregi eta Nerea Ibarzabal bertsolariek ere parte hartuko dute ekitaldian. Azkenik, Aidüru taldearen esku geratuko da afari ostea girotzea. Punttuka Bertso Eskolak, Auzoetako Jai Batzordeak eta Gaztañaga eta Mizpiradi sagardotegiak antolatu dute ekitaldia, Andoaingo Udalaren laguntzarekin.

Andoain: sagarra eta sagardoa
Egun 5 ha sagasti daude Andoainen Jatorri Deituraren barruan. 30.000 kg sagar bildu dira ha horietako sagarrekin. Horretaz gain, 2 sagardogile daude Andoainen Mizpiradi eta Gaztañaga. Biiak ala biak Euskal Sagardoa Jatorri Deitura ekoizten dute. Pixkanaka pixkanaka ari dira beren landaketa eta etorkizuna planifikatzen, bertako sagarrez egindako ekoizpena dute eta azken helburu. Andoaingo sagardogileek aurten 60.000 litro ekoiztu dituzte Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren barruan. Sagar urte bikaina izan da aurtengoa eta honek aukera eman die euren ekoizpena handitzeko.

Andoaingo sagardotegiak bisitatzeko hainbat aukera
Sagardogile hauek azken urteetan beren eskaintza egokitu egin dute. Biek irekitzen dute bai txotx denboraldian eta baita txotx denboralditik kanpo ere, bakoitza bere berezitasunekin. Bi sagardotegi hauez gozatzeko ohiko otorduaz gain, garaian garaiko produktuz osatutako karta zabalak ditugu eta etxeko sagardoak eta txokoak ezagutzeko modu desberdin bat: bisita gidatuak. Bisita hauek laburrak edo luzeak izan daitezke, bezeroaren beharren arabera.

Andoaingo Euskal Sagardoa mundu zabalera
Mizpiradi eta Gaztañagaren sagardoak egun etxetik salmenta zuzenean edota herriko merkataritza eta ostalaritzan topatzeaz gainera, online ere eros daitezke. Aukera ematen digu honek bai herritarrok kanpora joatean garenean bertan izateko edota hemendik kanpora bidalketa hori egiteko ere.
