“Sagardo orekatuak dira, gorputza eta freskura dutenak”
Euskal Sagardoa jatorri-deiturak 2025 uztako sagardoa aurkeztu du gaur, ekainak 2, Gasteizko Aihotz plazan. Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 48 sagardotegiek 112 produktu desberdin aurkeztu dituzte.
Euskal Sagardoa jatorri-deituraren koordinatzaile Unai Agirrerekin batean, prentsaurrekoan jatorri-deitura sustatzen duten erakunde publiko eta pribatuetako ordezkariek parte hartu dute:
- Nora Beltrán de Otalora, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendaria / Directora de Calidad y Promoción Alimentaria
- Noemi Agirre, Diputada Foral de Agricultura / Nekazaritzako Foru Diputatua.
- Beatriz Artolazabal, Teniente de Alcaldesa del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.
- Maite Retolaza, Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren Presidentea / Presidenta de la Denominación de Origen Euskal Sagardoa.
- Unai Agirre, Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren Koordinatzailea / Coordinador de la Denominación de Origen Euskal Sagardoa.
- Olatz Mitxelena, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako kidea/ Miembro de la Denominación de Origen Euskal Sagardoa.
- Eta noski, eguneko protagonistak SAGAR ETA SAGARDO SEKTOREA: Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Sagargile eta Sagardogileak.
Euskal Sagardoa osatzen duten Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 48 sagardogileen 112 sagardo aurkeztu dira, 170 sagargileren sagarrekin eginak. Uzta handia izan da kopuruz 2025ekoa aurrekoarekin alderatuta, baina espero baina txikiagoa. Horrek sagardo orekatuak eman ditu, freskoak eta lurrintsuak batetik, baina uste zitekeena baino gorputz gehixeago dutenak orokorrean. Guztira, 4 milioi pasa kilo bildu dira eta 3 milioi litro pasa Euskal Sagardo egin ahal izan dira.
Baina sagardotegi eta sagardo bakoitzak ditu bere berezitasunak. Bide horretan, gauza bereziak merkaturatzen ari dira Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardogileak azken urtetan: lursail jakineko sagardoak, sagar mota jakinekoak, ondutakoak, egurrean garatuak, eta abar. Aurreko urteetako bideari segiz, 2025eko uztan dibertsifikazio horretan garatzeko aukera izan du sektoreak eta produktu desberdin asko egin dira. Horrez gain, sagardo apardunak jatorri deituran sartzeko pausoak eman dira eta laster izatea aurreikusten da. Bide horretan sagardo apardunak ere ekoiztu dituzte hainbat sagardotegik eta baita izotzezko sagardoak, suzkoak eta bestelako sagardo desberdinak ere.
Jatorri-deitura urte askotako lanaren emaitza eta etorkizuneko apustua dela nabarmendu dute sustatzaileek. Erakunde publikoek eta sagar eta sagardo sektoreak elkarlanean osatzen dute Kontseilu Arautzailea eta etorkizunerako apustua. Euskal Sagardoa zigilua daramaten sagardoek bi ezaugarri nagusi dituzte: %100 bertako sagarrarekin eginak dira eta kalitate-bermea dute. Baina hirugarren ezaugarri bat ere badute, dibertsifikaziorako aukera zabaltzen ari direla. Horretan zeresan handia dute, sagasti berrien diseinuak eta merkatura egokitzen jarraitzeko sagardogileek duten interesak. Azken uzta hau eta datozenak interesgarriak izango dira dibertsifikazio horretan.
Topa! Gasteiz eta uzta Aurkezpena Araban
Gaur aurkeztu da 2025 uzta berria, botilan, Gasteizko Aihotz plazan, Topa! Gasteizeko ekitaldien barruan. Sagardo horiek orain artean txotxean dastatu ahal izan dituzte sagardotegietara joan direnek eta orain botilan merkaturatzen hasi dira sagardogileak. Euskal Sagardoa Jatorri Deitura 2016an sortu zen, eta ordutik ibilbide luzea egin du garapenean eta hobekuntzan, bai sagastietan, bai produktuaren kalitatean, bai ondorengo merkaturatzean. Gaurko ekitaldian, sagardo berriak aurkezteaz gain, Euskal Sagardoak biltzen dituen herrialdeei egin nahi izan zaie kinu bat, eta horregatik aurkeztu da bigarren aldiz uzta berria Gasteizen, Araba ere Jatorri Deiturako kide dela azaldu eta guztion arteko proiektu hau balorean jartzeko.
Komertzializazio bideak: retaila, ostalaritza, on-line eta salmenta zuzena
Euskal Sagardoak komertzializazio bideak indartzen egin du lan azken urteetan, bai linealetan, bai ostalaritzan eta baita salmenta zuzena eta on line salmentan ere. Garrantzitsua da sektore hauekin egin litekeen elkarlana, Jatorri Deitura duten sagardoak balorean jarri eta salmenta bultzatzeko. Aurreko urteetako bideari jarraikortasuna eman eta salmentak areagotzen jarraitzea da helburua. Horretarako komertzializazio bide bakoitzerako estrategiak garatzen ari da Euskal Sagardoa eta Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan ekintzak antolatzen. Aurten ekintza asko egin dira bai retailean, baina baita ostalaritzan ere, eta taberna-jatetxe eta elkarteekin elkarlana bultzatzen ari da Euskal Sagardoa.
Ostalaritza-sektorerako aurkezpen afaria
Topa! Gasteiz ekitaldien barruan, Euskal Sagardo aurkezpen afari bat egingo da gaur gauean, Gasteizko Toloño-Gastrogune jatetxean, Abastos Merkatuan. Parte hartzaileek jatorrizko deitura duten sagardoak dastatu ahal izango dituzte, sektoreko produktu berritzaileenak ikusi ahal izango dituzte, sagardotegietako dibertsifikazioa eta abar. Iaz Karminen egindako ekitaldiak jarraipena izango du ekitaldi horrekin, Euskal Sagardoak urrats bat aurrera eman nahi baitu Araban, Arabako ostalariek sektorea eta produktua ezagutu dezaten eta "izen eta abizenak" dituzten sagardo-kartak izatera anima daitezen. Iazko lana indartzera dator aurtengoa, eta urtean zehar izan den harremana sendotu eta ideiak hartzera.
Sagardo Eguna, larunbatean Matxete plazan
Topa! Gasteiz ekitaldien barruan Sagardo Eguna egingo da ekainaren 6an, larunbata, Aihotz plazan. Egun osoan zehar, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 13 sagardotegiren sagardoa izango da berek zerbitzatua eta dastatze gidatuak egingo dira Mikel Garaizabalen eskutik. Musikak ere izango du bere lekua ekitaldian, kaleko musika eguerdiz eta DJ Malandro izango baita arratsaldez. Horrez gain, Eusko Label produktuen dastaketa ere izango da Txomin Parrillaren eskutik.
Honako sagardotegi hauek hartuko dute parte Aihotz plazan:
- Axpe (Markina-Xemein)
- Altuna (Urnieta)
- Etxeberria (Astigarraga)
- Gurutzeta (Astigarraga)
- Iturrieta (Aramaio)
- Izeta (Aia)
- Kuartango (Kuartango)
- Oiharte (Zerain)
- Petritegi (Astigarraga)
- Trebiñu (Askartza)
- Urdaira (Usurbil)
- Zapiain (Astigarraga)
- Zelaia (Hernani) Egitaraua
Ekainaren 6a (11:30-14:30 / 17:00-21:00)
Euskal Sagardoa eta Eusko Label pintxoak (Basatxerri Xolomoburua pikilo saltsaz eta ajoarrieroa Euskaber arrautzarekin).
Kata azkarrak: 12:00, 13:00, 14:00 17:30, 18:30
Kontzertuak: 12:30 Kaleko Musika / 19:00 DJ Malandro
Informazio osagarria
Euskal Sardoa jatorri-deitura
Euskal Sagardoa Jatorri Deitura gaur egungo eta etorkizunerako proiektu bat da, Euskadiko Sagargile eta Sagardogile sektoreek gidatua eta erakunde desberdinek babestua. Sagar eta sagardo sektoreari oinarri sendoak jartzea du lehen helburu, baina horrez gain, kontsumitzaileari bertakoa eta kalitatekoa den produktuaren gaineko bermeak eskaintzea ere bai. Izan ere bi oinarriren gainean eraiki da Jatorri Deitura: bertako sagarra eta kalitatea.
- Bertako sagarra: Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak bertako 106 sagar mota ditu onartuak, nagusiak hauetako 24 badira ere. Euskal Herriko sagardogintzak duen altxorretako bat dira gure sagar motak, menderik mende gure baserri eta sagastietan hobetzen joan direnak, ahalik eta sagardorik onena egiteko helburuz. Euskal Herrian sortu eta garatutako sagar motak dira, hemengo baldintzetara oso ondo egokituak eta gure Euskal Sagardoak eskatzen dituen baldintzak biltzeko egokiak.
- Kalitatea: kalitate berme guztiak eskaintzen ditu Euskal Sagardoak, sagastitik botilaraino kontrol zorrotzak ezarrita. Euskal Sagardoek botilaratu aurretik analisi fisiko kimiko eta organoleptikoak pasa beharko dituzte Fraisoro laborategian. Prozesu guztiaren kontrola HAZI Fundazioak egiten du.-deitura
Euskal Sagardo osatzen duten sagardotegiak
- Araba: Kuartango eta Iturrieta.
- Bizkaia: Axpe / Etxebarria / Uxarte.
- Gipuzkoa: Aburuza / Akarregi / Alorrenea / Altzueta / Altuna / Añota / Araeta / Astarbe / Barkaiztegi / Begiristain / Bereziartua / Egi-Luze / Eguzkitza / Ekain / Etxeberria / Eula / Gartziategi / Gaztañaga / Gurutzeta / Iparragirre / Ipintza / Irigoien / Isastegi/ Itxasburu / Izeta / Larrarte / Lizeaga / Mizpiradi / Oianume / Oiharte / Ola / Petritegi / Saizar / Sarasola / Satxota / Tximista / Txindurri-Iturri / Urbitarte / Urdaira / Zabala / Zapiain / Zelaia.
Bestalde, Iparraldeko eta Nafarroa Iparraldeko sagargile eta sagardogileekin elkarlanean ari da Euskal Sagardoa, Jatorri Deitura Euskal Herri osora zabaltzeko
Euskal Sagardoaren historia eta bilakaera
Euskal Sagardoaren ibilbidea
Sagardoaren Historia, bilakaera eta beste hainbat ekintzaz gozatzeko Euskal Sagardoarekin lankidetzan ari da Sagardoa Route – Euskal Sagardoaren Ibilbidea. Hau da sektoreak duen Agentzia, eta eskaintza urte osoan zehar du eskuragarri, garaian garaiko ekintzak sustatuz eta lehen sektorea balorean jarriz. Hiru eskaintza mota ditu Sagardoa Routek: oporretarako eskaintza, enpresentzako eskaintza eta jaio berria den Eskolentzako eskaintza (www.sagardoa.eus).
Sagardoa Euskal Herriko edaria izan da ehundaka urteetan. Idatzi eta erreferentzia zaharrenek, bertako edari garrantzitsua izan dela adierazten dute urte luzetan ezinbestakoa elikaduran. Eta hala azaltzen dutebertako 1.800 sagar mota desberdinek ere.
XV-XVI. mendeetan izugarrizko gorakada izan zuen gainera sagardoaren kontsumoak, Euskal Herria herri industriala zelako eta jende multzo horrek sagardoa edaten zuelako. Hortik sortu ziren Tolare Baserriak, sagardoa egiteko industria erraldoiak zirenak garai hartarako. Zenbaitek diotenez, 1.000tik gora zeuden Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroan. Gaur egun, lehenengo eraiki zituzten Tolare-baserri haien adibide bat geratzen da: Ezkio-Itxasoko Igartubeiti baserria.
Besteak beste, marinelen edaria ere izan da sagardoa itsasaldi luzeetan, eta sagardoa eramateko ohitura zutenez, eskorbutorik ez zuten izaten euskal marinelek.
Sagardoak beherakada izugarria izan zuen gerra ostean eta 50-60 hamarkadatan, jendea baserriak uzten joan zelako. Ondoren, zenbait sagardogilek berriz lanari heldu eta oraindik indarrean dagoen susperraldia eragin zuten.
Euskal Sagardoa jatorri-deiturak badu helburu bat: garai batean gertatzen zen moduan, berriz ere bertako sagarra izatea euskal sagardogintzaren ardatza.
