Euskal Sagardoaren barruan 360.000 kg sagar bildu dituzte Goierriko 15 sagar ekoizleek bertan landatuta dauden 65 ha-tan.
Guztira 125.000 litro euskal sagardo ekoiztu dituzte bertako lau sagardogileek: Zeraingo Oiharte, Ataungo Urbitarte, Ordiziako Tximista eta Legorretako Begiristain.
Aurtengoan ere eta hamahirugarren aldiz eskualdean, Goierriko sagardotegien irekiera adierazteko prentsaurrekoa antolatu da. Goierri eskualdean, sagardotegiek garrantzi nabarmena dute. Gaurkoan, 4 sagardotegi ditugu denboraldi berriaren irekiera honetan: Ataungo Urbitarte, Legorretako Begiristain, Ordiziako Tximista eta Zeraingo Oiharte.

Goierriko sagarra eta sagardoaren ezaugarriak
Goierrin neguak hotzagoak eta udarak lehorragoak eta beroagoak dira orokorrean Beterrin baino eta horrek izaera handiagoko sagarra eta sagardoa emango dizkigu askotan. Gipuzkoan sagar mota beretsuak erabiltzen badira ere badira ia Goierrin bakarrik erabiltzen diren batzu, Mokotea edo Oru sagarra kasu. Bestalde, errezil sagarra da Goierri aldean gehien ikusten den sagar mota. Bertan dauden 15 sagar ekoizleen artean 360.000 kg euskal sagar erabili dira. Lau sagardogileen artean, berriz, 125.000 litro euskal sagardo ekoiztu dituzte.
Pako Etxeberriaren lanari omenaldia
Pako Etxeberriari omenaldia egin nahi izan diote sagardogileek euskal herriaren historia eta oroimenari egiten dion ekarpena eskertzeko. Bera izan da lehen txotxa egiteko aukeratu duten pertsona, eta bera izango da aurtengo urtean Goierriko Sagardoaren enbaxadore.
Beasaindarra jaiotzez, auzitegi medikua da, antropologoa, espeleologoa, ikertzailea, EHUko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra, Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakaria izan zen 2018ra arte. Euskal Kriminologia Institutuko zuzendariordea da, besteak beste.

Txotx denboraldia Goierrin
Goierriko lau sagardotegiek hasiera eman diote Sagardotegi Denboraldiari. Sagarrak eta sagardoak Goierrin beti izan du bere tokia eta garrantzia. Azken urteetan toki hori berreskuratzeari ekin dio sektoreak, bai euren langintzari dagokionean eta baita kontsumitzaileari dagokionean ere.
Begiristain eta Oihartek, otorduez gain, bisita gidatuakeskaintzen dituzte hala nahi duenarentzat. Urbitarte, Tximista eta Begiristainek denboraldian eta uda-udazkenean zehar izaten dituzte ateak irekita. Sagardoaren salmenta zuzena ere egiten dute etxetik eta baita online erosteko aukera eman ere. Hala, lau herritan banatuta dauden sagardogile hauen euskal sagardoez gozatzeko urte osoko aukera borobildu du Goierriko sagardo sektoreak. Erreserbak eta etxe bakoitzak eskaintzen dituen aukerak ikusteko hemen estekak:
- OIHARTE (ZERAIN): https://oiharte.com/
- TXIMISTA (ORDIZIA): https://www.tximistasagardotegia.com/
- BEGIRISTAIN (LEGORRETA): https://www.begiristainsagardotegia.com/
- URBITARTE (ATAUN): https://www.urbitartesagardotegia.com/

Goierriko turismo eskaintza eta Goiturri egindako lanaren aitortza
12 urtetan zehar Goitur izan da gaurko ekitaldia antolatzearen arduraduna. Egindako lana eskertu nahi izan du sektoreak eta aipamen berezia egin dio sagardogintza ere euren turismo eskaintzaren barruan kokatzen duelako. Goierrin egin daitezkeen ekintzak: www.goierriturismo.com webgunean aurki daitzeke.
